Alacant
Gorde
Kendu nire zerrendatik

85 urteko gizonezko bat atxilotu dute emaztea lepoan sastatzeagatik

Biktima, 80 urteko emakumea, Zainketa Intentsiboko Unitatean dago. Ustezko erasotzailea, berriz, atxilotuta eraman zuten, eta datozen orduotan jarriko omen dute epailearen esku.

85 urteko gizonezko bat atxilotu dute Alancaten, igandean bere emaztea (80 urtekoa) lepoan sastatzeagatik. Emakumea Zainketa Intentsiboko Unitatean dago, Alacanteko San Joan Ospitalean, eta hobera egin du azken orduotan, Poliziak eta Osasun Kontseilaritzak jakinarazi dutenez.

Alacanteko Bernardo Lopez Garcia kalean, ustezko erasotzailearen eta biktimaren etxebizitzan, gertatu omen zen erasoa, igande goizean, 10:50 aldera. Gizonak ustez lepoan zauritu zuen emaztea, arma zuri bat erabiliz, eta Poliziak 112 zerbitzuaren bidez jaso zuen abisua. Dagoeneko ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.

Gizona atxilotuta eraman zuten polizia-etxera, eta datozen orduotan jarriko omen dute epailearen esku.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X