Sutea Lizarran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru ume ospitaleratu dituzte Lizarran etxe batean izandako suteagatik

Antza, gurasoek bakarrik utzi zituzten umeak, giltzapetuta. Hiru, bost eta zazpi urteko anai-arrebak dira gurasoak saltoki batera lanera joanda etxean bakarrik gelditu zirenak.

Hiru adingabe ospitaleratu behar izan zituzten atzo, Lizarrako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz. Antza, gurasoek bakarrik utzi zituzten umeak, giltzapetuta.

Hiru, bost eta zazpi urteko anai-arrebak dira gurasoak saltoki batera lanera joanda etxean bakarrik gelditu zirenak.

Sua piztu zenean, umeak balkoira atera ziren, garrasika, laguntza eske. Oihuak entzun zituzten bi guardia zibilek erreskatatu zituzten umeak.

Suhiltzaileen arabera, sua entxufe batean piztu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X