Osoko bilkura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak argi berdea eman dio plastikozko poltsen debekuari

Europako Parlamentuak hemendik 2019ra bitartean plastikozko poltsen erabilera gutxienez % 80 murriztera behartzen duen arau bat babestu du.
Argazkia: EiTB

Europako Parlamentuko osoko bilkurak kide diren Estatuak hemendik 2019ra arte plastikozko poltsen erabilera gutxienez % 80 murriztera behartzen dituen arau bat babestu du.

2010ean, EBko herritar bakoitzak batez beste plastikozko 200 poltsa erabili zituen, horietatik % 90 arinak ziren, berriro erabili ezin daitezkeenak eta kutsagarriagoak.

Zuzentaraua kide diren 28 Gobernuekin negoziatu beharko dute, datorren legealdian.

% 80ko helburu lortzeko, kide diren Estatuek prezioak ezarri beharko dituzte, baita tasen erabilerak edota merkatuan ezartzeko debekuak.

Kide diren Estatuek supermerkatuetan eta beste leku batzuetan plastikozko poltsak doan emateko debekua jartzea nahi dute eurodiputatuek, normalean haragia, arraia edota esne produktuak sartzeko erabili ohi direnak izan ezik. Fruta, berdura edota gozokiak sartzeko erabiltzen direnak 2019tik aurrera birziklatutako paper poltsekin ordezkatu beharko dira.

Urtero, 100.000 milioi poltsa

Urtero gutxi gorabehera plastikozko 100.000 milioi poltsa erabiltzen dira, hau da, europar bakoitzak batez beste 200 poltsa. 2020ean zifra hori 110.000 milioira helduko dela aurreikusi dute. Poltsen % 89 behin bakarrik erabili ohi dira, zabor moduan bukatu baino lehen.

Albiste gehiago gizartea

bebida noche gaua festa
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Iruñean izandako bortxaketa bikoitz bat behar bezala ez ikertzeagatik

Epaiak 2023ko azaroan bi neska iruindarrek aurkeztutako demanda ebazten du. Salaketa horren arabera, 2016ko abenduan bortxatuak izan ziren kontzientzia eta borondatea baliogabetu eta mendetasun kimikoko substantziaren bat  (burundanga) emanez zentzu oro kendu ondoren; eta bortxaketa horiek zigorrik gabe geratu ziren, Nafarroako epaitegiek eta auzitegiek kasua artxibatu zutelako epaiketarik egin gabe.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X