Zentral nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk, Bilduk eta PSEk Garoña berriz ez irekitzeko eskatuko dute

Legez besteko proposamenean, alderdiek Bizkaiko Batzar Nagusiek zentrala berriz ez irekitzeko eta "behin betiko desegiteko" jarrera berrestea eskatzen dute.
Garoña ixtea eskatzeko manifestazioa. Argazkia: EiTB
Garoña ixtea eskatzeko manifestazioa. Argazkia: EiTB

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Garoñako zentral nuklearra berriz ez irekitzea eskatuko du astelehen honetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Izan ere, Nuclenorrek, zentralaren jabeak, 2013an itxi zuen arren, berriz irekitzeko lizentzia eska lezake.

Proposamen horrez gain, Gernikako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuak urtarrilean BEZari buruz adostutako neurriak onetsiko dituzte astelehen honetan ere.

EAJren, EH Bilduren eta PSE-EE legez besteko proposamenean, alderdiek Bizkaiko Batzar Nagusiek zentrala berriz ez irekitzeko  eta "behin betiko desegiteko" jarrera berrestea eskatzen dute.

Horrela, Mariano Rajoy presidenteari eta Industria, Energia eta Turismo Ministroari "zentrala berriz ere martxan jartzeko araudirik inola ere ez onartzea" eskatzeko  proposatuko dute.

Joan den otsailaren 21ean, Espainiako Gobernuak onartu zuen dekretu baten arabera, Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriro martxan jarri ahal da, operadoreak (Nuclenor) hala nahi izanez gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X