20 urtetik 16ra kartzela-zigorra Lodosan gizon bat hiltzeagatik
Nafarroako Auzitegi Nagusiak 20 urtetik 16ra murriztu du Antolin Romerori, 2011ko ekainaren 1ean Jose Jimenez Lodosako biztanlea hiru eskopeta-tiroz hiltzeagatik.
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Zibilaren eta Zigorrezko Salak herri-epaimahaiaren epaia zuzendu du eta hilketan ankerkeriaz jokatu izana ez du astungarritzat hartu. Epaia Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke.
Nafarroako auzitegiak errekurritutako epaiaren gainontzeko erabakiak mantentzen eta konfirmatzen ditu: kondenatua ezingo da Lodosan bizi 10 urtez ezta senideei 500 metro baino gutxiagora hurbildu ere.
Gainera, prozesatuaren ordainezintasuna aintzat hartzen da, baina 109.775,96 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio Yolanda Jimenez biktimaren amari eta aiton-amonei.