Ia 500 etorkin Melillara sartu dira, hesia gaindituta
Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkaritzak azaldu duenez, Saharaz azpiko ia 500 etorkin Melillan sartu dira gaur goizaldean, hesia gaindituta. 1.000 etorkin inguruk egin dute saiakera, baina azkenean ia erdiek lortu dute helburua. Txinatarren auzotik gertu dagoen mugako pasabidetik barrena sartu dira.
Aipaturiko iturrien arabera, bostehun baino zertxobait gutxiagok lortu dute Melillan sartzea, eta martxoaren 18ko sarrerarekin batera, Melillan inoiz izan den immigrante sarrerarik handiena izan da.
Poliziak jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, 1.000 dira muga gainditzen saiatu diren etorkinak, eta horietatik 400ek lortu egin dute.
Bestalde, hainbat etorkin artatu behar izan dituzte zauri arinengatik.
Saiakera goizaldeko 5:30ean egin dute, Txinatarrean auzoan (azken saiakerak ere hortik egin dituzte).
Mugako alde bietan polizia-operatibo handia egon bada ere, ia erdiak muga gainditzea lortu du.
Ondoren, korrika joan dira etorkinen aldi baterako zentrora, eta bertan hainbat pertsonak ongietorri beroa eman diete. Besarkadak eta alaitasun oihuak entzun dira zentro horretako sarreran. Hala ere, zentroa gainezka dago, 500 pertsonentzako lekua dagoelako eta bertan 1.900 bat etorkin daudelako.
Espainiako Segurtasun idazkaria Melillara abiatu da
Francisco Martinez Espainiako Segurtasun idazkariak bertan behera utzi du Balear uharteetara egitekoa zuen bidaia, eta Melillara abiatu da, Espainiako Barne Ministerioaren arabera.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Diputatuen Kongresuko pasilloetan azaldu duenez, Francisco Martinezen lana Mellillako egoera bertatik bertara aztertzea eta koordinatzea izango da.
Bestalde, Fernandez Diezek onartu du immigranteak aldi baterako hartzen dituen Melillako zentroa "muturreko egoeran" dagoela.
Barne Ministerioaren asmoa operazioak bertatik bertara koordinatzea eta Lan Ministerioarekin lan egitea da; izan ere, haren baitan baitago Melillako zentroa. Fernandezen esanetan, lehendik ere "beteta" zegoen zentroa eta orain "egoera muturrekoa da". "Bistan denez Melillan sartu direnen kopuruaren ondorioz, egoera muturrekoa da", gaineratu du.
Barne Ministerioak hesitik igotzeko sarea jartzea azkartuko du
Barne Ministerioak "lurraldean gaineko" operazioak "koordinatu" nahi ditu, baita Lan Ministerioarekin lan egin ere. Halaber,ministroaren hitzetan, lehen saturazio egoeran baldin bazegoen, orain "mugan" dago. "Argi eta garbi sartu direnen kopurua egoera mugan jarri du", aitortu du, eta hesitik igotzeko sarea ahalik eta azkarren jarriko dutela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.
Ainara erreskatatu zuen suhiltzailearen esanetan, "ia ezinezkoa" zen baldintza haietan bizirautea
Julio Revuelta, Santanderko El Bocaleko istripura heldu zen suhiltzaileen lehen taldeko burua, Ainara (bizirik atera zen bakarra) zegoen tokira jaitsi zen lehena izan zen. Biktima zegoen lekura nola heldu zen eta estutasun betean erreskatea nola bizi izan zuen esan digu.
Errejon salatu zuen bigarren emakumeak ez du bere burua berretsi, izu-atake bat jasan ostean
Salatzailearen abokatuak uste du kasua artxibatu egingo dela "beharrezko pauso hori" eman ez duelako, baina "aurrera egiten" saiatuko dela ohartarazi du.
AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxiko dute igande gauean Eitzako tunelean mantentze-lanak egiteko
Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Bilborako noranzkoan AP-8tik doazenek eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileek Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabiltzeko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta txartelak erosteko bide ofizialak soilik erabiltzeko eskatu dute.
Ikertutako agentea, hiru familia eta Santanderko Udala pertsonatuko dira istripua argitzeko auzian
Istripua ikertzen ari den epaileak diligentzia berriak agindu ditu, eta abisuei erantzuteko protokoloak, bizilagunen kexak eta pasabidearen egoerari buruzko txosten bat eskatu ditu.
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
La Sallek "barkamena" eskatu die Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak gaur bertan publiko egin duen oharrean, biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du, bai eta "gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere, eta “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, betiere pazientearen edo horren senideen baimena izanez gero.