Ertzaintzako goi kargu batek dimititu du helikopteroen egoerarengatik
Ertzaintzako hegaldi operazioen buruak dimisioa eman du Ertzaintzaren helikopteroen egoera eskasa salatzeko. Helikopteroen mantentze-lanak beste enpresa bati eman dizkiote, dirua aurrezteko, ELA sindikatuak salatu duenez.
Ertzaintzak egun hiru helikoptero ditu, baina normalean bi baino ez direla erabiltzen azaldu dute komunikatu batean. Azken hauek, 'EC 135' modelokoak dira, diseinu alemana dute, eta 1997an jaso zituzten.
Aipatutako azken bi hegazkinak dira urtean zehar egiten diren 500 operazioetatik lan gehienak egiten dituztenak. Haien artean, segimenduak, prebentziozko hegaldiak, grabaketak, erreskateak eta miaketak mendian eta itsasoan, ELAk azaldutakoaren arabera.
Sindikatuak gogoratu du Ertzaintza izan zela munduan helikoptero modelo hori erabiltzen hasi zen lehenengo polizia, baina egun aireontziak "zaharkituta" daude, eta gainera "pilotuen Segurtasun Sailaren prestaketa falta zaie".
ELA-Ertzaintzarentzat, helikopteroen antzinatasuna dela eta, "mantentze-lanak ezinbestekoa dira, eta langile gaituek egin behar dituzte, helikopteroen konponketan esperientzia handia dutenak". Hortaz, zerbitzu hau aurrezteko beste enpresa bati ematea "ulertezina" suertatzen zaio, "1997tik postu horietan zeuden pertsonei lanpostua kendu dietelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik