Albiste da
Hesia gaindituz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400 etorkin Melillara sartzen saiatu dira, baina ez dute lortu

150 pertsonak aurreneko hesia gainditzea lortu dute; ez, ordea, bigarrena, goratzea saihesteko sare-maila berezia izan baitute oztopo.
Melilla hesia etorkinak
Melilla hesia etorkinak

Saharaz azpiko ia 400 etorkin Melillara sartzen saiatu dira gaur goizean, hesia gaindituz, baina ez dute lortu.

 

Espainiako gobernuko ordezkaritzak azaldu duenez, saiakera goizeko 6:15ean egin dute, hesiaren iparraldeko zatian, Rio Nano eta Mariguari artean. 150 pertsonak aurreneko hesia gainditzea lortu dute; ez, ordea, bigarrena, goratzea saihesteko sare-maila berezia izan baitute oztopo.

Sistema horrekin, ezinezkoa da hesiko zuloetan atzamarrak sartzea, eta horrek eskalada zailtzen du, eta Estatuko Segurtasun Indarrei erantzuteko denbora gehiago ematen die.

Azkenean, Marokok bere gain hartu ditu etorkinak, eta autobusetan, barnealdera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X