Lanak azaroan hasiko dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zubietako Tratamendu mekaniko-biologikorako planta, 2015erako prest

Plantak 160.000 tona hondakin jaso ahal izango ditu, eta ondoren, besteak beste, likidoak eta gasak aterako dizkie hondakinoi.
18:00 - 20:00
Zubietako planta berria martxan izango da 2015a amaitu aurretik

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak iragarri duenez, Zubietako Tratamendu mekaniko-boilogikorako planta berria 2015 bukatu baino lehen prest egongo da, eta 60 milioi euroko inbertsioa finantzatzeko negoziazioak "bide onetik doaz".

Egitura eraikitzeko lanak datorren azaroan hasiko dituzte, HEC Alemaniako ingeniaritza enpresak egindako proiektua jarraituta. Proiektua egitean Europan eta Alemanian indarrean dagoen legedia aintzat hartu dute, arlo horretako "zorrotzena" baita.

Errazkinek zentro berriaren aurkezpena egin du Ainhoa Intxaurrandieta eta Antton Lete Gipuzkoako Hondakinen Kontseiluko (GHK) presidentearekin eta zuzendariarekin, hurrenez hurren, eta Rplf Sieshmeyer HECeko ordezkariarekin batera. Plantak 160.000 tona hondakin jaso ahal izango ditu, eta ondoren likidoak eta gasak aterako die hondakinoi, besteak beste.

Hondakin horren % 40k ez du kiratsik botako eta ez dio ingurumenari kalterik egingo, eta prozesuan ez da emisiorik egingo, esan du Sieshmeyerrek. Lehortutako eta kutsadurarik gabeko hondakina biltegietara eramango dituzte, Diputazioa lanean ari da biltegiak non kokatu erabakitzeko eta epe "ez oso luzean proposamen zehatzak izango ditu", zehaztu du Erraztik.

Halaber, planta pisu txikiko 13.000 ontzi kudeatzeko gai izango da, konposta egiteko instalazio bat ere izango du, 20.000 tona hartzeko.

Errazkinek gaineratu duenez, instalazioaren berezitasun bat "malgutasuna" da, hondakinen joan etorri berrietara moldatzeko gaitasuna izango duelako, eta zenbat eta gehiago bereiztu hondakinak, orduan eta hondakin gutxiago sartuko da plantan.

60 milioi euroko inbertsioa egin beharko da egitura egiteko, hau da, erraustegiaren 233 milioiko aurrekontuaren aldean 163 milioi euro gutxiago. Erraustegiaren proiektua Gipuzkoako aurreko Gobernuak abiarazi zuen, eta Gobernu berriak geldiarazi.

Inbertsioa finantzatzeko bankuekin egiten ari diren negoziazioak "bide onetik doaz" eta "epe motzean" bukatuko dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X