Europarako atea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.000 etorkin inguru Melillan sartzen saiatu dira, hesia gaindituta

Ekainaz geroztik, Melillan sartzen ahalegindu den jende-talde multzorik handiena da.
Melillako hesia. Artxiboko irudia: EiTB
Melillako hesia. Artxiboko irudia: EiTB

1.000 etorkin inguru Melillan sartzen saiatu dira goizaldean, hesia gaindituta. Dena den, inork ez du lortu bere helburua, Poliziaren iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez. Ekainaz geroztik, Melillan sartzen ahalegindu den jende-talde multzorik handiena izan da.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa duela bi egun izan zen Melillan bisitan, eta jarritako hesi berriaren "eraginkortasuna" azpimarratu zuen.

Bestalde, Etorkinak Behin-Behinean Hartzeko Zentroetatik Penintsulara eramateko izapideak azkartuko direla adierazi zuen, zentro horiek gainezka eginda baitaude.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X