Ezbeharra Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da istripu batean, Valtierran

Ezbeharra 15:56an gertatu da, N-121 errepidean. Noranahiko ibilgailu batek eta furgoneta batek talka egin dute. Beste bi lagun arin zauritu dira istripuan.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil eta bi zauritu dira auto istripu batean, Valtierran

N-121 errepidean (Iruña-Tutera) gertatutako istripu batean, arratsaldean, pertsona bat hil da. Ezbeharra Valtierran gertatu da.

Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez, istripua 15:56an gertatu da N-121 errepideko 71. kilometroan. Noranahiko ibilgailu batek eta furgoneta batek talka egin dute.

Ezbeharraren ondorioz, beste bi pertsona arin zauritu dira. Tuterako suhiltzaileak, bi anbulantzia eta Valtierrako talde medikoa bertaratu dira.

Foruzaingoak zirkulazioa desbideratu behar izan du; izan ere, errepideko bi noranzkoak itxita geratu da. Tuterako foruzainak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X