Liberiak ZMapp botika esperimentalaren laginak jaso du dagoeneko
AEBetako zientzialariek sortutako botika esperimentalaren dosiak Liberiara iritzi dira dagoeneko. Botika ebolarekin kutsatuta dauden Liberiako bi sendagileri emango diote.
Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidenteak AEBetako agintariei ZMapp botikako laginak eskatu zizkion abuztuaren 8an, herrialde horretako bi sendagileri emateko.
Abraham Borbor eta Philip Irlanda dira botika jasoko duten bi medikuak. Liberiako John F. Kennedy ospitalean lanean ari zirela kutsatu ziren.
'Larrialdi egoera' Ginean
Alpha Conde Gineako presidenteak larrialdi egoera ezarri du, ebolak herrialde horretan 300 pertsonatik gora hil ondoren.
Ebolaren izurritea "nazioarte mailako larrialdi publikoa" zela adierazi zuen Munduko Osasun Erakundeak orain bost egun.
Pertsonen joan-etorria mugatuko dute Ginean, eta neurri zorrotzak hartuko dituzte hainbat igarobidetan. Horrez gain, osasun, segurtasun eta defentsa alorretako behargin guztiak lanean izango dira, ebolaren aurka.
Orain arte, 373 lagun hil dira Ginean gaitz horren ondorioz.
1.069 hildako
Ebolak dagoeneko 1.069 pertsona hil dituela adierazi du gaur Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Gainera, baliteke 1.975 lagun gaixorik egotea Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean.
Horrela, 56 pertsona gehiago hil eta 128 pertsona gehiago kutsatu omen dira, MOEk astelehenean kaleratu zuen balantzearekin alderatuta.
Nigeriako Gobernuak 20 bat pertsona zaintzapean jarri ditu; izan ere, erizain batek Lagos hirian berrogeialdia ez du errespetatu, Liberiako paziente kutsatu batekin harremanetan izan baita.
Bestalde, Sierra Leonan birusaren kontrako borroka zuzentzen zuen mediku bat hil da asteazkenean. Duela hilabete beste mediku bat hil zen, ebolak jota. Osasun Ministerioak Modupeh Cole doktorearen heriotzaren berri eman du gaur, Freetown hiriburuko komunikabideek jakinarazi dutenez.
100 milioi dolar
Munduko Osasun Erakundeak egindako kalkuluen arabera, Etiopian 100 milioi dolar behar dira ebolari aurre egiteko.
"Gaur egunera arte 1.800 kasu baino gehiago erregistratu dira, eta heriotza tasa % 45 eta % 75 artekoa da", zehaztu du.
Martxoan Konakryn (Gineako hiriburua) agertu zenetik, MOEk 200 bat pertsona mobilizatu ditu kaltetutako lau estatuetan (Ginea, Liberia, Sierra Leona eta Nigeria) krisiari aurre egiteko.
Bestalde, ebolak kutsatu dituen pertsonek sendagai esperimentalak hartzea onartu zuen atzo MOEko Etika Batzordeak, horren eraginkortasuna baieztatuta ez dagoen arren.

Erizainak Monrovian. Argazkia: EFE
Juliana Bonohak hirugarren test bat egingo du kutsatzea baztertzeko
Juliana Bonoha erlijiosoa (jatorriz Gineakoa da baina Espainiako pasaportea du) hirugarren test bat egingo du ebolaz kutsatuta ez dagoela ziurtatzeko.
Osasun arduradunek jakinarazi dutenez, Bonoha "egoera prebentiboan" dago ingresatuta; izan ere, 21 egun eman behar ditu ikuskatze eremuan, birusak 21 eguneko inkubazio prozesua baitu.
Pajares artatu zuten sanitarioak ez daude ebolarekin kutsatuta
Bere aldetik, Javier Rodriguez Madrilgo Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Miguel Pajares, ebolak jota hildako lehen espainiarra, artatu zuten osasun-langileek hainbat mediku-azterketa egin dituzte kutsatuta ez daudela ziurtatzeko, eta denek "negatibo" eman dute.
Hala ere, Rodriguezek gaineratu du gaixoaren tratamenduan parte hartu zuten langile guztiek egin beharko dituztela probak 21 egunetan.
Halaber, Madrilgo Osasun Kontseilaritzak bi erlijiosoak egon diren Karlos III.a ospitaleko instalazio guztiak desinfektatuko ditu lixibarekin eta hipoklorito sodikoarekin. Horrekin batera, horiekin erabilitako material guztia erreko dute.
Hirugarren pertsona bat zendu da Nigerian ebolak jota
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoan (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil da ebolak jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil ditu Nigerian.
Jatto Asihu Abdulqudir (36 urte) koarentenan jarri zuten Patrick Sawyerrekin harremanetan egon ostean. Sawyer Nigerian ebolak hil zuen lehenengo pertsona izan zen.
Sawyer (AEBko nazionalitatea zuen funtzionarioa) Liberiatik Nigeriara joan zen uztail bukaeran ECOWASen konferentzia batean parte hartzeko. Asihu Abdulqudir ere bertan egon zen.
Sawyer Lagoseko ospitalean sartu zutenean artatu zuen erizainetako bat ere ebolak jota zendu zen.
Jonathan Goodluck Nigeriako presidenteak "larrialdi egoera" ezarri zuen estatuan, birusaren kontra borrokatzeko. Dagoeneko 13 pertsona kutsatuta daude bertan, Munduko Osasun Erakundearen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Jaso ikastolaren eraikin zaharra hustu dute, sute baten ondorioz
Etxerik gabeko hainbat pertsonak erabiltzen zuten eraikina. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
36 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, droga-trafikoagatik
Saltzeko prest zuen hainbat droga atzeman dizkiote. Atxilotuak, gainera, aurretik atxilotzeko agindu judiziala zuen haren kontra.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumeak ustezko erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Gizona epailearen esku geratzeko zain dago, ertzain-etxean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea leporatzen diote.
Erregetako sari potoloak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi utzi ditu Hego Euskal Herrian
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea, zorioneko herrien artean, Elorrio, Oiartzun, Cordovilla eta Cintruenigorekin batera.
Euskal hiriburuetako kaleetan barrena ibili dira Errege Magoak
Umeek eta helduek kale bazterrak bete dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusi eta gozokiak eskatzeko. Haien laguntzaileekin eta bestelako pertsonaiekin batera desfile koloretsuak egin dituzte, gauean zehar opariak banatu aurretik.
362.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Donostiako Aquariuma 2025ean
Gipuzkoako baliabide turistiko eta kultural bisitatuena da, eta Euskadiko bigarrena, Bilboko Guggenheim Museoaren atzetik.
Ertzain bati droga eskaini zion Oñatiko gozoki denda bateko langile bat atxilotu dute
Miaketan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Gizon batek emakume bat hil du Jaenen
Quesadan hildako emakumea eta haren bikotekide ohia, atxilotuta dagoeneko, VioGen sisteman izena emanda zeuden.
Errege Magoak Euskal Herrira iritsi dira
Hotza gorabehera, Errege Magoek ez dute hutsik egin eta ongietorria ematera hurbildu diren haurrak agurtu dituzte. Gaur arratsaldean kaleak ilusioz eta magiaz beteko dira desfilean zehar.
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Batez besteko intzidentzia 100.000 biztanleko 721 kasukoa da, aurreko astean baino 54 puntu gehiago: 830 Araban, 736 Bizkaian eta 652 Gipuzkoan