Madrid Arena auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak 16 pertsona inputatu ditu Madrid Arena auzian

Inputatuen artean Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzaingoaren buruzagia dago.
18:00 - 20:00
16 inputatu Madrid Arena auzian; tartean, Madrilgo udaltzainen burua

Eduardo Lopez-Palop Madrid Arena auziko epaileak 16 pertsona inputatu ditu, tartean Emilio Monteagudo Madrilgo Udaltzainen buruzagia.

Lopez Palopen ustez, zuhurtziagabekeriako bost giza hilketarengatik eta lesioengatik egindako beste hamar delituengatik epaitu beharko lituzkete.

Miguel Angel Flores Halloween ospatzeko jaiaren antolatzailea ere inputatu du epaileak.

Erabakia gaur jakinarazi die aldeei eta, horrekin, bi urteko instrukzioa itxi egin du Lopez-Palopek.

Hala ere, aldeek hilabete bateko epea izango dute helegiteak eta idazkiak aurkezteko, ahozko bista egin aurretik.

Ikerketa 2012ko azaroaren 1ean ireki zuten, Madrid Arenan egiten ari ziren jaian bost neskako itota hil ondoren. Une horretan 22.000 pertsona zeuden Madrid Arena barruan, baimendutakoaren hirukoitza.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X