Ebolaren kontrako protokoloa martxan jarri dute Donostia Ospitalean
Osakidetzak ebolaren kontrako protokoloa abiatu du Donostia Ospitalean, gaixotasunarenak izan litezkeen sintomak dituen pertsona bat ospitaleratu baitute.
Gasteizen bizi den Nigeriako emakume bat da eria. Jaioterrira joan eta orain dela 15 egun bueltan itzuli zen Gasteizera. Osakidetzaren arabera, emakumeak sukar arina izan du zenbait egunez, baina atzo gora egin zion eta kalentura handia izan zuen. Hori dela eta, emakumeak berak Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzura jo zuen. Han, emakumea aztertu, eta ebolarenak izan litezkeen sintomak zituela eta, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, protokoloak dioen moduan. Orain egonkor dago, Osakidetza euskal osasun zerbitzuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Datozen 24 orduetan jakingo dira proben emaitzak, ebola kasua den baieztatzeko, edo, aldiz, antzeko sintomak dituen bestelako gaixotasunen bat den argitzeko, orain arte beste erkidego batzuetan gertatu den bezala.
Osasun Zerbitzuak eta Osakidetzak ez dute informazio gehiagorik emango gaixoaren egoerak bere horretan jarraituz gero eta egindako proben emaitzak eskuan izan arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Jaso ikastolaren eraikin zaharra hustu dute, sute baten ondorioz
Etxerik gabeko hainbat pertsonak erabiltzen zuten eraikina. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
36 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, droga-trafikoagatik
Saltzeko prest zuen hainbat droga atzeman dizkiote. Atxilotuak, gainera, aurretik atxilotzeko agindu judiziala zuen haren kontra.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumeak ustezko erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Gizona epailearen esku geratzeko zain dago, ertzain-etxean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea leporatzen diote.
Erregetako sari potoloak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi utzi ditu Hego Euskal Herrian
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea, zorioneko herrien artean, Elorrio, Oiartzun, Cordovilla eta Cintruenigorekin batera.
Euskal hiriburuetako kaleetan barrena ibili dira Errege Magoak
Umeek eta helduek kale bazterrak bete dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusi eta gozokiak eskatzeko. Haien laguntzaileekin eta bestelako pertsonaiekin batera desfile koloretsuak egin dituzte, gauean zehar opariak banatu aurretik.
362.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Donostiako Aquariuma 2025ean
Gipuzkoako baliabide turistiko eta kultural bisitatuena da, eta Euskadiko bigarrena, Bilboko Guggenheim Museoaren atzetik.
Ertzain bati droga eskaini zion Oñatiko gozoki denda bateko langile bat atxilotu dute
Miaketan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Gizon batek emakume bat hil du Jaenen
Quesadan hildako emakumea eta haren bikotekide ohia, atxilotuta dagoeneko, VioGen sisteman izena emanda zeuden.
Errege Magoak Euskal Herrira iritsi dira
Hotza gorabehera, Errege Magoek ez dute hutsik egin eta ongietorria ematera hurbildu diren haurrak agurtu dituzte. Gaur arratsaldean kaleak ilusioz eta magiaz beteko dira desfilean zehar.
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Batez besteko intzidentzia 100.000 biztanleko 721 kasukoa da, aurreko astean baino 54 puntu gehiago: 830 Araban, 736 Bizkaian eta 652 Gipuzkoan