Osakidetzako langileek osasun publikoa defendatzeko martxak egin dituzte
Albiste gehiago gizartea
Ikusi berriz uztailaren 14ko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 14ko entzierroa, Orainen.
Miura ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrena egin dute
Zezenek bi minutu eta 16 segundo behar izan dituzte ibilbidea osatzeko.
Zer gertatzen ari da Torre Pachecon?
Arrazakeriak eztanda egin du Murtziako udalerrian, eta ultraeskuina etekina ateratzen saiatzen ari da egoera horretatik. Segurtasun indarrek herria hartu dute asteburuan.
Albiste izango dira: Sanferminen amaiera, bitariko batzordea Kataluniarekin eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Iruñeak agur esango die gaur San Fermin jaiei, 'Gaixoa ni' abestuz
Gauerdian, Udaletxeko plazan zain dagoen jendetzak zapi gorria askatuko du bederatzi jai-egunen ondoren, eta ospakizunen amaierak eragindako nostalgia-sentimendua nagusituko da.
Eraso sexisten kontra, gelditu egin dira Iruñea eta sanferminak
Ehunka pertsonek erantzun diote hainbat kolektibo biltzen dituen Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak egindako deialdiari eta Gazteluko plazara joan dira jaietan gertatu diren eraso sexistak salatzeko. Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du igande honetan, hilaren 11ko sexu-erasoaren "erabateko gaitzespena" agertuz.
Kloro ihesa izan da Azkoitiko Ugarteigaran igerileku irekietan eta bost lagun ospitaleratu dituzte baina arriskutik kanpo daude
Lau haur eta heldu bat dira kalteak jasan dituztenak. Udaltzaingoak hustu eta itxi egin ditu instalazioak eta suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Udalak jakinarazi duenez, "arrazoia kloroa dosifikatzen duen motorrak izandako akats teknikoan datza".
Amarako bizilagunei eskerrak emateko bazkaria antolatu dute asilo eske kalean bizi diren migratzaileek
Bizilagunek azken asteetan erakutsi dieten babesa eskertzeko eta, lotsak gaindituta, elkar ezagutzeko bazkaria egin dute igande honetan Amara auzoan, Donostian. Frantziatik kanporatuta, asiloa eskatzen dute, eta bizilagunak tramiteekin laguntzen ari zaizkie.
Hiru Behien Zergaren zeremonia ospatu dute, Europako itunik zaharrena
XIV. mendeko akordio hori urtero berresten dute Izaban, San Martin harriaren ondoan. Akordioaren arabera, biarnotarrek hiru behi eman behar dizkiete erronkariei, bertako bazkalekuak erabiltzearen truke. Euren arteko gatazka luze bati amaiera eman zion itun horrek.
Segurtasun sailburuordeak elkartasuna agertu die ertzainei, eta Ordizian gertatutakoa "oso larria eta onartezina" dela salatu du
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak azaldu duenez, larrien dagoen ertzaina Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ebakuntza egitera, masailezurra eta lepauztaia hautsita baititu. “Gertatutakoa onartezina eta oso larria da. Ikerketa amaieraraino joango da eraso latz honen erantzukizun guztiak argitzeko. Pertsona gehiago inplikatuta dauden jakin nahi dugu”, esan du Ituartek, eta elkartasuna agertu die erasoa jasan duten ertzainen senideei eta Ordizian izandako ertzainei.