Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasadarrean hilda agertutako neskak ez du indarkeria zantzurik

Gorpua aurkitu dutenean dokumentazioa gainean zuen, eta poltsa bat. Barruan, berriz, zapata pare bat aurkitu dute.
Ria Bilbao Olabeaga EITB
Ria Bilbao Olabeaga EITB

Larunbat honetan Bilboko itsasadarrean hilda aurkitu duten neska gaztearen hilotzak ez du indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Santanderreko 21 urteko emakume gaztea da hildakoa, eta Zorrozaurre inguruan, aurkitu zuten atzo haren hilotza, hiriko garabiak ibilgailuak utzi ohi dituen tokitik gertu.

Bilboko Udaltzaingoak gertaeraren berri eman  zion Ertzaintzari, eta suhiltzaileek gorpua agertu zen lekura gerturatu ziren, hilotza uretatik ateratzeko. Gorpua Bilboko anatomiko forensera igorri zuten, bertan autopsia egiteko.

Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, gaztea lagun talde batekin zegoen Bizkaiko hiriburuan. Gorpua aurkitu dutenean dokumentazioa gainean zuen eta poltsa bat. Poltsa barruan zapata pare bat zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X