Laguntza Justoagoak plataformaren sustatzaileak dimisioa eman du
Patxi Gomez Laguntza Justoagoak plataformaren sustatzaileak aitortu egin du Inemek eta Gizarte Segurantzak ikerketa abiatu dutela bere aurka, langabezia bidegabe kobratzeagatik, eta, ondorioz, dimisioa eman du.
Plataforma hori sinadurak biltzen ari da, diru-laguntza sozialak jasotzeko baldintzak zorroztea eskatzeko.
Atzo Gara egunkariak jakinarazi zuenez, Patxi Gomez entretenimendu enpresa baten administratzaile bakarra zen, eta azken urteetan hainbatetan ohartarazi dute Arabako Aldizkari Ofizialean, langabezia bidegabe kobratzeagatik eta Gizarte Segurantzarekin zorrak izateagatik.
Gaur, Gomezek onartu egin du egunkari horrek salatutakoa.
Horren esanetan, "duela urte batzuk" utzi zuen aipatu enpresa, eta langabezia kobratzen hasi zen. Dena dela, sozietatearen akzioen % 50 baino gehiagoren jabe zenez, autonomo gisa erroldatuta egon beharko zukeela eta, horrenbestez, ez zukeela langabezia-saria jaso behar ohartarazi zion Inemek.
Enplegu zerbitzuak jasotako dirua itzultzea eskatu zion, baina Gomezek helegitea jarri zuen, eta oraindik ez du erantzunik jaso, horren esanetan.
"Plataformaren ideiekin ados nagoelako hartu dut parte eta [Javier Maroto] alkateari egin diotena niri ere egitea galarazi nahi dut", argudiatu du Gomezek, kargua uzteko.
Albiste gehiago gizartea
Milaka hektarea kiskali dira eta pertsona ugari ebakuatu dituzte Galizian eta Gaztela eta Leonen suteen eraginez
Herritar asko kezkatuta eta ezinean agertu dira beren etxeak erretzen ari direlako. Ponferrada inguruetatik 300 lagunetik gora ebakuatu dituzte, eta 3.000 herritar daude etxetik kanpo Leonen. Galizia osoan, 18 sute handi daude oraindik piztuta, eta 43.500 hektarea erre dira jada.
Ongi Etorri Errefuxiatuakek "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du, Gorlizko eta Plentziako hondartzetan
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 'Marea Horia' ekimenaren edizio berri bat aurrera eraman du Gorlizko eta Plentziako hondartzetan, "munduan ematen ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko". Manifestazioan hildako migratzaileak gogoratu dituzte lore-eskaintza sinboliko batekin eta manifestu bat irakurrita. Plataformak "gerra-politikak eta migratzeko eskubidea erabiltzen dutenen aurkako bazterketa-neurrien amaiera" eskatu du.
Hiru autonomia erkidegok alerta bateratua igorri dute Europako Mendietan jarduerak saihesteko
Gaztela eta Leonek, Asturiasek eta Kantabriak emergentzietarako komunikazio-sistema masiboa erabili dute larunbat honetan, Europako Mendietan dauden herritarrei mendietan edozein jarduera bertan behera utz dezaten eskatzeko. Lehen aldiz erabili dute hiru autonomia erkidegok zerbitzua modu bateratuan. Mezua 11:30ean bidali dute.
Pirotecnia Valencianak eskuratu du aurtengo Urrezko Maskorra Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan
Super Amara Epaimahai Gazte Saria, berriz, Castelloko Peña Roja pirotekniarentzat izan da.
Espainiako sute-boladak nekazariak eta ekologistak batu ditu: "Sua neguan itzaltzen da mendiak garbituta"
Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko operatiboen profesionalizaziorik eza eta prekarizazioa dira hainbat eragilek aipatutako beste faktore batzuk.
Urduritasuna nagusi Bilbon, Marijaia noiz iritsiko zain
19:00etan egingo diote harrera Bilboko jaietako erreginari, Arriaga Antzokiko balkoian. Txupina lehertzearekin batera hasiko da festa, eta handik ordubetera irekiko dute txosnen esparrua.
'Aita Mari' ontziak migratzaileak zeramatzaten bi ontziri lagundu die, Mediterraneo erdialdera abiatu eta ordu gutxira
Horietako batek 15 migratzaile zeramatzan, 5 haur eta 3 emakume tartean; besteak, berriz, 30 zeramatzan, 7 adingabe tartean. Aljeriatik abiatu arren, bidaiari gehienak Saharaz hegoaldekoak dira.
40 gradutik gorako tenperaturak, Euskal Herriko hainbat herritan
Euskalmetek Zornotzan duen estazioan 41,6 ºC neurtu dituzte, Iurretakoan 41,5 eta Bilboko Zorrotza auzokoak, berriz, 40,8. Gipuzkoan, aldiz, termometroak 40,6 gradura iritsi dira Arrasaten. Araban eta Nafarroan ere, termometroak 40 ºC-tik gertu ibili dira.
Lodosako langile bat hil da Bartzelonako Ebroko lantegian
Langilea asteartean hil zen, eta enpresak "doluminak" helarazi dizkie haren senide eta lagunei. Lodosa Kirol Elkarteak ere doluminak eman dizkie haren ingurukoei, elkarteko jokalari ohia baitzen.
Araban, Erriberagoitiko hainbat herrik basoa garbitu eta segurtasun perimetroa egin dute etxebizitzen inguruan
Lasierra Erriberagoitian (Araba) artadiz inguratutako herri bat da, dozena bat biztanlekoa. Orain dela bi urte, hiru hektareako segurtasun perimetroa egin zuten. Aldundiaren dirulaguntzarekin, astebetez zortzi langilek basoa garbitu zuten. Lan horiek mantentzeko, ordea, ganadua eta artzainak beharrezkoak direla adierazi dute herritarrek.