Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urumea ibaira eroritako gizon bat erreskatatu dute Donostian

Gizona erortzen ikusita, ertzain bat uretara sartu da, eta eutsi egin dio, suhiltzaileek erreskatatu duten arte. Gizona ospitalera eraman dute, hipotermiak jota.

Ertzaintzak eta suhiltzaileek gizon bat erreskatatu dute igande honetan Urumea ibaian, Donostian.

50 urte inguruko gizona uretara erori da, eta ibaiertzera hurbildu ezinik zegoen. Hori dela eta, ertzain bat ibaian sartu da, eta eutsi egin dio.

Handik gutxira, suhiltzaile talde bat bertaratu da, eta gizona uretatik atera du. Ondoren ospitalera eraman dute, hipotermiak jota.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertakaria 04:30ak aldera jazo da, Federico Garcia Lorca Pasealekuan. Litekeena da gizona zorabiatzea eta, horren ondorioz, ibaira erori izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X