Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko baten gorpua topatu dute Bilboko itsasadarrean

Biktima joan den urtarrilaren 2an desagertu zen Basauriko bizilaguna da.
Cadaver Bilbao gorpua Bilbo. Argazkia: Asier Sanchez @Asiersangar
Suhiltzaileek erreskatatu dute gizonezkoaren gorpua. Argazkia: Asier Sanchez @asiersangar

Gorpu bat topatu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, ur gainean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biktima urtarrilaren 2an desagertu zen Basauriko bizilaguna da.

Hilotza 11:20 aldera ikusi du herritar batek, Zubi Zuri inguruan. Horren berri jaso bezain pronto abiatu dituzte gorpua uretatik ateratzeko lanak Bizkaiko suhiltzaileek eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren agenteek. Bilboko Udaletxe parean, Pio Baroja plaza ondoan dagoen pantalanera eraman dute hilotza uretatik atera ondoren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X