Donostia 2016
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontseiluarekin sinatutako hitzarmenak Patronatua bitan zatitu du

Bilera akordiorik gabe bukatu da, eta bi bozketa izan dira. Bozketetan, alde batean, Bilduk gobernatutako erakundeak kokatu dira, eta bestean, Eusko Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa.
18:00 - 20:00
Haustura Donostia 2016ko patronatoan

Hizkuntza aniztasunaren inguruko kongresu bat antolatzeko Donostia 2016k Kontseiluarekin sinatutako hitzarmen polemikoak Patronatua bitan zatitu du, Donostian gaur egindako bilerak agerian utzi duenez.

Ia lau orduko iraupena izan du batzarrak eta akordiorik gabe bukatu da. Bi bozketa egin dituzte bileran. Bozketetan, alde batean, Bilduk gobernatutako erakundeak kokatu dira, eta bestean, Eusko Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa.

Hizkuntza aniztasunaren kongresua antolatzeko, lehiaketa publikorik egin gabe 422.000 euroko esleipena egitearen aurkako salaketa aurkeztu zuen Kultura Ministerioak. Aldez aurretik, lehiaketarik gabe esleipena egiteko erabakiaren kontra azaldu ziren Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza Patronatuan.

Bilera amaitu eta gero, Juan Karlos Izagirre alkateak, Fundazioko presidenteak azalpenak eman ditu. Lehendabizi, Ministerioari salaketa kentzeko eskakizuna bozkatu dute. Donostiako Udalak (3) eta Gipuzkoako Aldundiak (2) babesa eman diote, eta ondorioz, aldeko bost botorekin onartu dute. Eusko Jaurlaritzak (2) eta Ministerioak (1), ostera, kontrako botoa eman dute.

Bigarren bozketan, zatiketa berdina errepikatu da. Bilduk gobernatzen dituen erakundeetako gehiengoari esker, Kontseiluarekin sinatutako hitzarmenaren legezkotasuna auzitegietan, Patronatuko zerbitzu juridikoekin, defendatzea erabaki dute.

Izagirre: “Ez dago hausturarik”

Eusko Jaurlaritzaren jokabidea deitoratu du Izagirrek, “2016 egitasmoari babesa emateko aukera bat galdu duelako”. Bestalde, Kultura Ministerioa “desleiala” dela esan du Donostiako alkateak, Patronatuko erabaki baten aurka salaketa aurkeztu duelako.

Hala ere, Donostia 2016 proiektuan haustura bat izatea ukatu du alkateak. Horrela, zatiketari garrantzia kendu dio Izagirrek. Egitasmoa ikuskatzen duten Europako agintariek mota honetako gatazkak “ohikotzat” jotzen dituztela ziurtatu du.

Horregatik, datorren astean Europako arduradunen aurrean, Bruselan, proiektua defendatzeko inongo arazorik ez dagoela uste du Donostiako alkateak.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordearen hitzetan, Ministerioak eta Jaurlaritzak bozketan bat egin dute; izan ere, Kontseiluarekin sinatutako hitzarmena “legalki eztabaidagarria” dela uste dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X