Albiste da
Ezbeharra Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

81 urteko gizon bat hil da Mutiloan, bere autoak talka eginda

Biktima Zizurreko bizilaguna zen. Talkaren ondorioz edo konortea galdu eta gero hil ote zen ikertzen ari dira une honetan. Litekeena da istripua gertatzeko zorabioa faktore erabakigarria izatea.

81 urteko gizon bat hil da arratsaldean, Mutiloako industrialdean. Bere autoak eskorga baten aurka talka egin du. Antza denez, ibilgailua gidatzen ari zela konortea galdu du biktimak.

81 urteko F.J.A.G. biktima Zizurreko bizilaguna zen. Talkaren ondorioz edo konortea galdu eta gero hil ote zen ikertzen ari dira une honetan. Litekeena da istripua gertatzeko zorabioa faktore erabakigarria izatea, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da, biktimaren autoak eskorga baten aurka talka egin duenean. Industrialdean aparkaturik zegoen kamioi bat deskargatzen ari zen eskorga.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X