Abortua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfonso Alonso: 'Abortua ez da eskubide bat'

Espainiako Osasun ministroak aitortu du legea aldatzeko zuzenketak aurkezteko aukera dagoela.
Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Alfonso Alonso Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroaren arabera, "abortua ez da eskubide bat". Halaber, gogoratu du "argi gelditu behar duela eta argi gelditzen dela Konstituzioak bermatzen duen bizitzaren defentsan eta Auzitegi Konstituzionalak egiten duen eskubide horren interpretazioan".

Bestalde, aitortu du talde parlamentario popularrak Abortuaren lege proposamenari zuzenketak aurkezteko aukera dagoela, batez ere, abortatzeko epeei eta adin txikikoek abortatzeko gurasoen baimena behar ote dutenari dagokionean. Horrek aldaketak eragingo lituzke abortuaren aitortzan.

Ministroak azaldu duenez, datorren asteartean Espainiako Diputatuen Kongresuan egingo den osoko bilkuran aintzat hartuko da talde popularraren ekimen hori. Halaber, aitortu du posible dela talde popularrak, eta ez Espainiako Gobernuak eskatuta, Abortuaren Legeari zuzenketaren bat aurkeztea, gaur El Mundo egunkariak iradoki duen bezala. Hala eta guztiz ere, zehaztu du auziari buruzko galdera Rafael Hernando PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileari egin behar zaiola.

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, nabarmendu du Gobernuaren "obsesioa" dela "Jose Luis Rodriguez Zapateroren legearekin hautsi zen adostasunaren bidera itzultzea". Abortuaren Lege erreforma atzera botata, PPren boto-emaile batzuk nahigabetuta egon daitezkeela eta, azpimarratu du PPren mezua argia dela: "PPtik bizitzaren defentsaren aldeko mezu argia bidali nahi dugu, nahiz eta askotan talde parlamentarioak edo Gobernuak alor horretan duen iritzia gaizki ulertzen den".

Halaber, gogoratu du Alberto Ruiz-Gallardonek aurkeztutako proposamenak ez zuela aurrera egin horren inguruko adostasunik ez zegoelako. Gainera, kezka agertu du abortuen zifrak asko aldatu ez direlako. Hori dela eta, desio gabeko haurdunaldian eragozteko plan baten beharra nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

TSJPV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.

Gehiago ikusi