Protestak hainbat eskolatan, LHko 3. mailako azterketen aurka
Hego Euskal Herriko hainbat eskolatako gurasoek kontzentrazioak egin dituzte gaur, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan Lomceri begira indarrean jarri dituzten ebaluazio azterketen kontra egiteko.
Familia horientzat aipatu azterketak "hutsalak dira, ez dutelako ikasleen benetako maila eta eskoletako hezkuntza kalitatea neurtzeko balio", eta "etengabeko ebaluazio prozesua eteten" dutelako.
Haien ustez, arau horrek "hezkuntza estrategiak eta metodologiak aldaraziko ditu, eta azterketak gainditzera bideratuko dira, ikasketa prozesura baino gehiago".
Azken hilabeteotan seme-alabek "pairatu duten estres maila" kritikatu ostean, gurasoek galdetu dute ea "zergatik egon den presioa" aipatu frogek "ustez ez badute balio akademikorik eta inolako ondoriorik ikasleentzat".
"Aspaldi ohartarazi genuen eskolak azterketak prestatzeko akademia bihurtuko zirela, eta, zoritxarrez, horixe dela errealitatea ikusten ari gara", gaineratu dute ohar batean. Hori dela eta, "seme-alabak eskolara ez eramatea" erabaki dutela iragarri dute.
"Lomcek jartzen duen oztopo lasterketaren aurrean, martxan jarritako frogari aurre egitea besterik ez zaigu geratzen", azpimarratu dute. Hala, kontzentrazioak egingo dituzte froga hori aurrera eramango duten zentroen aurrean.
Itxialdia Txantrean
Testuinguru horretan, guraso talde batek hiru orduko itxialdia egin du Txantreako (Iruñea) Bernart Etxepare ikastetxe publikoetan, ebaluazioon kontra protesta egiteko.
Gurasoek 21:00etan abiatu dute itxialdia, zentroko arduradunari eta atezainari abisu eman eta gero, baina gauerdian atera egin ditu Udaltzaingoak.
Lomceren aplikazioa
Lomceren kanpo ebaluazio estandarizatuen egitasmoa aste honetan hasi dira aplikatzen Espainiako Estatuan, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan, eta hizkuntza eta matematika gaitasunak neurtuko dituzte, eta ikasteko arazoak antzeman.
Ebaluazioa gaur hasi dira aplikatzen Nafarroan, eta EAEn datozen egunotan egingo dute.
Espainiako Ikasleen Gurasoen Konfederazioak (Ceapa) azterketaren aurrean nahi dutena egiteko proposatu die gurasoei, eta ez egiteko hala iritzi badiote.
Lehen hezkuntza arautzen duen dekretuaren arabera, Lomcen oinarrituta, eskolek azterketa indibidualizatuak egingo dizkiete ikasle "guztiei" hirugarren maila amaitzean.
"Azterketa gainditzen ez dutenen kasuan, irakasleek erabaki beharko dituzte hartu beharreko neurriak", dio dekretuak.
Datozen urteetan kurtso amaierako azterketak jarriko dituzte lehen hezkuntzako seigarren mailan, DBHn eta Batxilergoan, eta azterketa hori gainditu beharko dute dagozkien tituluak eskuratzeko.
Asturias, Andaluzia, Kanariak, EAE eta Katalunia azterketa hauen kontra daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.