Lomceri aurre egiteko 10 neurri aurkeztu dituzte
Hezkuntza Plataformen Topaguneak egindako asanbladaren ondorioak aurkeztu eta Lomceri aurre egiteko proposamen zehatzak jasotzen dituen agiria plazaratu du.
Bilboko Burtsa eraikinean bildu eta gero, eragile sozialak batzen dituen plataformak Hezkuntza Legearen kontra egiteko hamar neurri aurkeztu ditu.
Besteak beste, Hezkuntza Plataformen Topaguneak irakasgaiak ez banatzea, erlijio irakasgaian ebaluaziorik ez egitea eta lehen hezkuntzako hirugarren mailan notarik ez jartzea proposatu du.
Gainera, Lomce aplikatzen duen “testuliburuen arabera” ez dira jardungo, baziki eta soilik erabiliko dituzte “Euskal Herritik Euskal Herrira ekoitzitako testuliburuak”.
Gainera, parte-hartzerako guneak eratzea proposatu dute, Lomceri aurre egiteko prozesuan herritarrek eta hezkuntza eragileek bat egin dezaten.