LOMCE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LHko 3. mailako ebaluazioetan ez parte hartzeko deia egin du Ehigek

Ehige euskal eskola publikoko guraso elkarteen konfederazioak Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei maiatzeko ebaluazioetan ez parte hartzeko eskatu die gurasoei.
Ikasleak.
Ikasleak. Argazkia: EiTB

Ehige eskola publikoko guraso elkarteen konfederazioak deia egin die gurasoei, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei ez diezaieten maiatzeko ebaluazioetan parte hartzen utzi.

Ehigek prentsa-ohar batean azaldu duenez, azterketa horiek EAEko 15 eskola publikotan egingo dituzte, proiektu pilotu gisa, eta "Lehen Hezkuntzako laugarren mailan egiten zen froga ordezkatuko du".

Salatu dutenez, aldaketa horrek ez du argudio pedagogikorik, eta "Lomceren aplikazio argia da", PPren Espainiako Gobernuak onartutako lege organikoaren aplikazioa, alegia.

Kofederazioak iragarri du froga horren kontrako kanpainak egingo dituztela proba pilotuak egingo dituzten zentroetan.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak, aipatu frogaren harira, "ardura" eskatu zien familiei, objekzio deien aurrean.

Lehen Hezkuntzako hirugarren kurtsoko ikasleek euskararen, ingeleraren eta zientzien inguruan duten maila, eta gazteleraz eta matematiketan dakitena neurtuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X