Drogaren kontrako operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17,6 kilo speed atzeman dituzte Euskal Herrian eta Errioxan

Polizia Nazionalak 33 pertsona atxilotu ditu drogaren aurkako operazio batean; horietako 12 espetxeratu dituzte.
17,6 kilo speed atzeman dituzte Euskal Herrian eta Errioxan. EFE.
17,6 kilo speed atzeman dituzte Euskal Herrian eta Errioxan. EFE.

Polizia Nazionalak 17,6 kilo speed atzeman ditu Euskal Herrian eta Errioxan drogaren aurka abiatu duen operazio batean, eta 33 pertsona atxilotu ditu; horietako 12 espetxera bidali dituzte. 72.000 dosi banatzeko prest zituzten, Alberto Breton Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkariak esan duenez.

Bretonekin batera, Eliseo Gomez Errioxako Polizia Judizialaren ordezkaria eta Fernando Ascaso Antolatutako Delinkuentziari Aurre Egiteko Unitateko inspektoreburua agertu dira prentsaren aurrera, 2014ko uztailean zabaldutako operazioaren berri ematera.

Operazioaren "garrantzia" nabarmendu dute, "narkotrafikoari kolpe gogorra" eman diotelako, eta Errioxan speedaren kontra inoiz egin den operaziorik zabalena izan dela esan dute: atzemandako drogak merkatuan milioi erdi euroko balioa duela adierazi dute.

Bestalde, droga banatzeko erabiltzen ziren 14 salmenta puntu atzeman dituzte: Logroñon, berriz, droga manipulatzeko eta estupefazienteak poltsatan sartzeko tresnak ere atzeman dituzte lokal batean: bi eskopeta, zazpi ibilgailu, 36 sakelako telefono eta 12.045 euro esku-dirutan aurkitu dituzte lokal horretan.

Duela bederatzi hilabete abiatu zuten operazioa, Polizia Nazionalak Errioxan eta Euskal Herrian aisiarako hainbat gunetan droga banatzaileak identifikatu ondoren. Ikerketaren arabera, Logroñoko 39 urteko bizilagun bat zen talde horretako burua. Poliziak azaldu duenez, taldeko buruak piramide egitura zuen talde bat osatu zuen, eta bakoitzak funtzio bat zuen taldean. Atxilotutako 33 lagunek 20 eta 50 urte artean dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X