Ministroek EBko buruei bideratu diete errefuxiatuen gaineko erabakia
Europar Batasuneko Barne ministroek Europar Batzordeak egindako proposamenaren inguruan lan egitea adostu dute, babes politikoa eskatu duten pertsonen banaketa zelan egingo den, ezta derrigorrezkoa izango ote den, zehaztu gabe, Europako Kontseiluari erabakia hartzea utzita.
"Lehen urratsa eman dugu Batzordearen immigrazio agendaren inguruan", esan du Angelino Alfano Italiako Barne ministroak. Gainera, Alfanok baieztatu egin du EBko estatuburuek eta gobernuburuek eztabaidatuko dituztela banaketaren nondik norakoak , ekainaren 25ean eta 26an, Bruselan.
Thomas de Maizière Alemaniako Barne ministroak, bestalde, baieztatu duenez, "oraindik ez dago erabakia hartuta, baina denok ados gaude denon artean bilatu behar dugula konponbidea".
De Maizièreren esanetan, bilera honen bidez ahalbidetu dute Batzordearen proposamenarekin ados ez dauden zenbait Estatuk euren iritzia ematea, esaterako, Espainiak, Portugalek eta Ekialdeko hainbatek. Gainera, posible izan da Alemania, Italia eta Frantziak iritziak amankomunean jartzea, baina asko dago zehazteke, esan dutenez.
Frantziako ministroaren arabera, garrantzitsua izango da operatibook EBren babesa izatea eta "elkartasuna-erantzukizunaren arteko oreka" lortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko