Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako alderdi guztiek bat egin dute eraso sexisten aurka

Eneko Goia alkateak mota horretako jarrerak uxatzeko eta horien aurka "pertsonalki" esku hartzeko deialdia egin du.
18:00 - 20:00
Donostiako Udala, eraso sexisten aurka

Donostiako alkate Eneko Goiak eta udalbatzako kide guztiek biolentzia matxistaren aurkako elkarretaratze batean parte hartu dute gaur. Ekimen horrekin eraso sexistei aurre hartzeko eta haien aurka borrokatzeko "Ezetz da ezetz" kanpainari eman diote hasiera. Eraso horiek sarriago jazotzen dira jaietan.

Donostiako Aste Nagusia hasteko bi egun falta direnean, Goiak bi deialdi egin ditu: bata, "alkate den aldetik", mota horretako jarrerak uxatzeko eta horien aurka "pertsonalki" esku hartzeko; bestea, "gizonezkoa den aldetik", uste baitu gizonezkoen sexuak erantzukizun berezia daukala erasoei aurre egiteko garaian, eta erantzukizun hori gauzatu egin behar duela.

Alkateak azaldu du urtero kanpaina hau martxan jarri behar izateak erakusten duela emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna lortzetik urruti gaudela oraindik ere.

Udaletxeko terrazan egindako elkarretaratzean parte hartu duten zinegotzi guztiek kanpainako leloa islatzen duen txapatxoa eraman dute. Bertan, Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak ere esku hartu du. Hark azpimarratu duenez, "nahiz eta aurrerapenak egon diren, indarkeria matxista gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasun gabeziaren ondorio larriena eta agerikoena da".

Agirrezabalaga jakinarazi du Udalak indarrean duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana, Aste Nagusian zehar kanpainaren leloa duen pankarta jarriko dutela eta ostalaritzako establezimenduetan pegatinak banatuko dituztela eraso sexistekiko errefusa adierazteko, baita biolentziaren aurrean nola jardun behar den azaltzen duten protokoloak ere.

Gazteen artean liburuxkak banatuko ditu. Neskeei zuzenduta daudenak erasoak zein tratu txarreko harremanak saihesteko gomendioak dituzte gaineratuta. Mutilei banatuko zaien liburuxkan, berriz, eraso matxisten aurkako jarrera proaktiboak sustatzen saiatuko da.

Jaiguneen ondoan dauden etxebizitzetan ere liburuxkak banatzen ari dira, auzotarrek jarraibide batzuk izan ditzaten, baldin eta erasoren bat ikusten badute.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X