25 etorkin hil ziren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost atxilotu, Libian hondoratutako errefuxiatuen ontziagatik

Abuztuaren 5ean Libiako kostaldean hondoratu zen ontzian, 25 etorkin hil ziren. Pertsonen trafikoa leportazen zaie atxilotuak izan diren hiru libiarrei eta bi algeriarrei.
Libia hondoratutako ontziko etorkinak. Argazkia: EFE
Libian hondoratutako ontzitik onik atera ziren etorkin btzuk. Argazkia: EFE

Abuztuaren 5ean Libiako kostatik gertu hondoratu zen errefuxiatuen onztian 25 etorkin hil ziren, eta ostiral honetan  kasu horrekin zerikusia duten bost persona atxilotu ditu Italiako poliziak. Atxilotuei pertsonen trafikoa leporatzen zaie.

Atxilotuak hiru libiar eta bi algeriar dira. Bostak hondoratu zen ontzian zihoazen. 25 etorkin hil egin ziren, eta 373 pertsona onik irten ziren. Atxilotuei pertsonen trafikoa eta gizahilketa leporatzen zaie. Bizirik irten ziren 373 pertsonetatik seik, Lampedusako ospitalean jarraitzen dute. Beste 367 etorkinak laguntza jasotzen hasi dira Palermon (Sizilia). Bizirik irten zirenek diotenez, ontzian 400-600 pertsona inguru zihoazen, baina zifretaz hitz egiterakoan kontuz ibili behar dela esan du ‘Medicos Sin Fronteras’ek.

Ezbeharraren ostean, Europako Batzordeak Mediterraneoko etorkin boladari erantzun globala emateko eskatu zuen. "Honelako ezbeharrak gertatzen direnean erraza da telebista aurrean jarri eta negar egitea, baina askoz zailagoa da jaiki eta erantzunkizunak onartzea", adierazi zuten komunikatu batean Frans Timmermans Europako Batzordeko lehen presidenteordeak, Federica Mogherini Europar Batasuneko goi ordezkariak eta Dimitris Avramopoulos Europako inmigrazio komisarioak.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X