Euskadiko Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txosnetako prezioen akordioak ikertuko ditu Lehiaren Agintaritzak

Barakaldoko kuadrilla bat jai batzordetik bota egin zuten txosnetarako hitzartutako prezioak ez errespetatzeagatik, eta kuadrilla horrek jarritako salaketa baten ondorioz ireki da ikerketa.
Bilboko txosnak. Argazkia: EiTB
Bilboko txosnen muntaiaren irudia. Argazkia: EiTB

Pilar Canedo Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak ikerketa ireki du Euskadiko jaietako txosnetan egiten diren prezioen akordioengatik. Hitzartutako prezioak ez errespetatzeagatik Barakaldoko jai batzordetik bota zuten kuadrillaren salaketak eragin du ikerketa orekitzea.

"Prezioetan akordioetara iristea legeak berak debekatzen du, akordio hauek kontsumitzailea kalterako izaten baitira", adierazi du Pilar Canedok Radio Euskadin.

Txosna batek prezioak aldatu dituelako gaia aztertu beharra daukatela adierazi du Lehiaren Euskal Agintaritzaren presidenteak. "Prezioen akordioek eragin handia izaten dute telefoniako enpresetan, gasolineretan…, baina txosnek merkatu mugatua dute, eta prezio murritzetakoa. Txosna batek prezioak jaisten baditu, ezin da merkatu txiki horretatik bota, horrek kontsumitzaileari mesede egiten baitio. Ikerketa irekitzearen kontua, txosna batek prezioak aldatu dituelako izan da".

Orain, Lehiaren Euskal Agintaritzak "merkatu honen dimentsioak nolakoak diren, eta kontsumitzaileengan zein eragin izan duen aztertu behar du. Merkatua oso murritza dela uste badugu, salaketaren kasua bakarrik aztertuko dugu. Gauza orokorragoa bada eta gizartearentzat eragin negatiboak baditu, ikusiko dugu nola lan egingo dugun", azaldu du Pilar Canedak.

Txosnak irabazi-asmorik gabeko subjektuak direnaren argudio erabat baztertu du Canedak: "Argi dago txosna bat dirua atertatzeko jartzen dela, hortaz, ez da irabazi-asmorik gabe subjektua. Dena den, txosnen kasua ezin da multinazionalekin alderatu".

Bukatzeko, "populazioak argi izan behar du operadoreen artean prezioen akordioak badaude, kontsumitzailea dela kaltetua. Akordioetara iristen direnean, konstumitzaileak prezio altuagoa ordaintzen du kalitate baxuagoko produktu bategatik, eta hori, eroslearentzat da kaltegarria”, esan du Pilar Caneda Lehiaren Euskal Agintaritzaren presidenteak.

n presidenteak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X