EAEn sortutako 'app' batek umeen adimenik onena zein den zehazten du
EAEko hainbat zentro teknologikok aplikazio informatiko bat garatu dute ikasle bakoitza zein adimen motatan nabarmentzen den zehazteko. Gasteizko ikastetxe batean hasi dira erabiltzen, umeak nabarmentzen diren berezko gaitasunak garatzeko asmoarekin.
Arabako hiriburuko NClic haur-hezkuntzako zentroak gaur eman du aplikazio honen berri. Tecnalia ikerketa zentroak eta Bilbomatica softwareko enpresak sortu dute, eta Gaia Euskadiko Teknologia Elektrikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak koordinatu du proiektua.
Sistema eragile guztiekin bateragarria den aplikazio honek aukera ematen du jakiteko Howard Garner irakasle estatubatuarrak ezarritako bederatzi adimenetan ikasle bakoitzak duen maila, hauek neurtzen baititu: adimen linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, gorputz-zinetikoa, naturalista, pertsonartekoa, pertsonaren barnekoa eta transzendentala.
NClic zentroko iturriek Eferi azaldu diotenez, galdera batzuen bidez zehazten da ume batek musikarako edo marrazketarako dohainak dituen.
Pertsonalizatutako hezkuntza-tratamendua
Gaitasun handieneko arloa zehaztuta, "pertsonalizatutako hezkuntza-tratamendua" eskaintzea da asmoa, ikasleari ondoen datorkion prozedura erabiliz. Esaterako, arlo linguistikoan oso ona bada, umeari hizkuntzaren bidez irakatsiko zaio, gehienbat, eta ulermen espaziala menperatzen badu ondoen, hori izango dute kontuan ikasketa-prozesuan.
NClic aitzindaria da prozedura ezartzeko, baina asmoa da tresna hori ume guztientzat izatea baliagarria, ez bakarrik zentro horretako umeentzat; izan ere, gurasoek ere erabili ahal izango dute, familia-arloan.
Itundutako zentro hau duela hiru urte sortu zuten, eta ehun bat ikasle ditu gaur egun Haur Hezkuntzan, baina hezkuntzarekin "Unibertsitatera arte" jarraitzea da euren helburua.
euren helburua.Albiste gehiago gizartea
Txirrindulari bat hil da Mendiben izandako istripu batean
29 urteko txirrindularia 60 metroko amildegi batetik erori da Burdinkurutzetako mendatearen jaitsieran.
Bost urtetik gorako espetxe zigorra ezarri diote gizon bati Gipuzkoan, bikotekideari sexu-abusuak egiteagatik
Fiskaltzak 16 urte baino gehiagoko zigorrak eskatu zituen baina, epaiaren arabera, biktimak ez zuen "behar bezala egiaztatu" sexu-harremanekin jarraitzeko baimena ukatu izana.
Donostiako Ondarretako hondartzako harriak kenduko dituzte astelehen eta astearte gauean
Harriak garbitu ondoren, hondarra hondartzara eramango dute. Kalkuluen arabera, 14.600 metro kubiko harri inguru daude hondartzan, eta horietatik 10.000 metro kubiko inguru kendu dira.
Baliteke Euskadin banatutako Fontaneda markako galleta-sorta batek metal partikulak izatea
Enpresak alertaren berri eman die agintariei, dendetatik lehenbailehen kendu ditzaten. Elikagaien segurtasunerako agentziak azken egunetan erositako Pim's motako galletak ez jateko gomendatu du.
Palestinara laguntza helarazteko ontzidiari babesa emateko ekintzak antolatu dituzte Euskadin eta Nafarroan
Helburua itsas korridore bat irekitzen saiatzea da, ahal den laguntza humanitario guztia sartu ahal izateko eta Gazan dauden eta herrialdea uzteko beharra duten pertsona guztiak atera ahal izateko. Lau euskal herritar joango dira Bartzelonatik abuztuaren 31n aterako diren ontzi horietan.
Gizon bat birritan atxilotu dute astebetean, zazpi ibilgailu erre dituelakoan, Getxon
Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute. Poltsikoan hiru metxero zeramatzala harrapatu zuten.
Familien Legeak urte eta erdi darama Kongresuan, ez aurrera ez atzera
2024ko otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak familia mota desberdinak legez berdindu eta gizarte-babesa hobetzeko legea. Ordutik, zuzenketak aurkezteko 50 luzapen baino gehiago onartu dira. Momentuz ez da jarri lehen eztabaida egiteko datarik.
Egoera hobetu da, baina 15 sute aktibo daude oraindik, eta su gehiago pizteko arriskua handia da
Egoerak geldiro-geldiro egin du hobera. Izan ere, Espainiako zenbait probintziatan suteak oraindik itzali gabe daude, horietako batzuk dagoeneko kontrolatutzat jo dituzten arren.
Gaztela eta Leonen baso-suteen aurkako hirugarren astea dute
Sei sutek larritasun maila gorenean jarraitzen dute, eta bi igande honetan bertan piztu dira. Azken egunetako bilakaera positiboari esker kontrolpean hartu dituzte beste sei. Hala ere, tenperaturen igoerak, hezetasunaren murrizketarekin eta haizearekin batera, egoera zailtzen du berriro.
Gaztela eta Leoneko suteak larritasun-maila gorenekoak dira, bilakaera positiboa izan arren
Baso-sute kezkagarrienen artean, bost Leonen dira. Asturiasen, aldiz, egonkortu dituzte hiru sute handienak.