Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan hasiko du urte politiko berria, Miramar Jauregian
Lehendakariak, sailburuekin batera, urte politiko honetarako helburuak aztertuko ditu Gobernu Kontseiluaren lehenengo bileran, uda garaiko eten laburraren ondoren.
Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan hasiko du urte politiko berria Donostiako Miramar Jauregian, uda osteko lehen Gobernu Kontseiluarekin. Imanol Pradales lehendakaria buru duen bilerak hurrengo hilabeteetarako erronkak eta lehentasunak finkatzeko balioko du.
Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko gaien artean, nabarmentzekoak dira euskal agenda indartzen jarraitzeko helburu sendoarekin hilabeteotan landu dituzten gai garrantzitsuak, hala nola osasunari, etxebizitzari, industriari, muga-zergen eraginari eta segurtasun-foroari lotutakoak, besteak beste.
Eskualdatu gabe dauden transferentziei dagoekien egutegiak egitekoen zerrendan jarraitzen du; Espainiako egungo egoera politikoak eta nazioarteko ziurgabetasun-egoerak baldintzatuta.
Iraileko agendan, gainera, Imanol Pradalesen politika orokorreko lehen osoko bilkura agertzen da, iaz ez baitzen egin, gobernua osatu berri zegoelako.
Urte politikoaren hasieraren atarian, Pradalesek egungo egoeraren gaineko gogoetak egin eta bere LinkedIneko bere profilean partekatu ditu.
Nazioarteko eta Estatuko egoera asaldatua eta ezegonkorraz hausnartu ondoren, lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna, akordioak eta lankidetza bultzatuko dituela.
Osteguneko bilera lehendakariaren eta bere sailburuen ohiko talde-argazkiarekin hasiko da.