Azken 30 urtetako super Ilargi eklipsea erraz ikusi da
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioko langileek norobirus-agerraldiak kaltetuta dagoen Getxon amarratutako ontzia ikuskatuko dute gaur
Osasun-agintariek sintomarik ez duten bidaiariak ateratzeko baimena eman dute, eta 18 pertsonak isolatuta jarraitzen dute ontzian, gastroenteritisa dela eta. Osasun-egoera zein den aztertu eta baloratu ondoren, espero da ontzia gaur arratsaldean abiatuko dela Frantzia aldera.
Justiziak arrazoia eman dio Shakirari eta 60 milioi euro itzultzeko eskatu dio Ogasunari
Auzitegiak onartu egin du artistak Zerga Agentziaren ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu ezarritako likidazioak eta zehapenak, Administrazioak ez baitu egiaztatu 2011n abeslaria Espainian 183 egun baino gehiago egon zenik, eta legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) ordaintzeko hori eskatzen du.
Kamioi batek istripua izan du eta karga galdu du A-8an, Galdakaon, eta auto-pilaketa luzeak sortu dira
Kamioilaria, zaurituta, ospitalera eraman dute, eta ibilgailua lekutik kentzeko lanean ari badira ere, zirkulazioa bere onera etorri da.
Getxoko portua, gastroenteritis agerraldiak jotako gurutzaontzia jasotzeko prest
Goizeko bederatziak alderako espero da iritsiera. Une honetan, gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian isolatuta.
500 urte Bizkaiko Foru Barria onartu zenetik, John Adams eta Humboldt liluratu zituen lege zaharra
1526an onartua, Bizkaiko Foru Barria giltzarri izan zen lurraldearen autogobernua eraikitzeko. Aurrerazalea eta berdinzalea izan zen, hala nola genero-berdintasunean edo berme prozesaletan.
Gizon bat oso larri zauritu da Barasoainen, motokultore batekin izandako istripu batean
Ezbeharra Barasoaingo baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
SAPAko akziodun nagusiak Reala "irudi garbiketa" egiteko darabilela salatu dute Anoeta aurrean
“Gerrari ez, bizitza duinak denontzat!” lelopean, armagintzaren aurkako konpromisoak eta erabakiak har ditzatela eskatu diete agintariei. Ildo horretatik, iragarri dute hurrengo asteetarako Bilbon, Gasteizen eta Iruñean hainbat ekintza egingo dituztela.
LGTBI kolektiboaren aldarria Bilbon eta Iruñean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Trans pertsonenganako "indarkeria instituzionala" salatu dute Bilbon. Iruñean, berriz, "espazioak lasaitasunez okupatzeko eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu dute.
Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Osakidetzak kaltetu ugariko larrialdietarako duen protokoloa ezagutu dugu
Koordinazio zentrotik deia jaso bezain pronto jartzen dira martxan. Azkar eta koordinatuta aritu beharra dago, eta halako gertakarien aurrean prest egoteko, hainbat simulakro egiten dituzte urtean zehar.