Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dituzte Jaizkibel inguruan falta ziren bi arrantzaleak

Haiekin batera zeuden beste arrantzale batzuek eman dute abisua, galdu dituztenean.

Ertzainek onik aurkitu dituzte gaur Jaizkibelgo kostan falta ziren bi arrantzaleak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Haiekin batera zeuden bizpahiru lagunek eman dute abisua 12:00ak aldera, galdu dituztela ohartu direnean. Dena dela, ez omen dute olatu handirik edo antzekorik ikusi, itsasoak eraman dituela pentsatzeko, aipatu iturrien arabera.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, "ez da ezbeharrik izan, ez da ustekaberik izan". Antza denez, galdu egin dira eta 13:50ean onik aurkitu dituzte. Bi arrantzaleak bilatzeko lanetan Ertzaintzaren helikoptero batek, ertzainek eta suhiltzaileek parte hartu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 07/03/2026.- Aficionados de Osasuna, en respuesta a una convocatoria del colectivo Sadar Bizirik, se han manifestado este sábado en Pamplona para denunciar las cargas policiales al término del encuentro disputado en el estadio de El Sadar contra el Real Madrid y exigir la dimisión o cese de la delegada del Gobierno, Alicia Echeverría. EFE/Jesús Duges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren dimisioa eskatu dute zale gorritxoek manifestazio batean

Sadar Bizirik elkarteak deituta, protesta egin dute ehunka lagunek Iruñean. Osasunak duela bi aste Real Madrilen aurka jokatutako partida amaitu ostean Espainiako Poliziak erabilitako indarkeria salatu dute, eta Alicia Echeverriari erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote. "Ezin dugu normalizatu etxean bertan amorruz eta bortizkeriaz gu jipoitzea", nabarmendu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X