Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Garesen, auto batek harrapatuta

Ezbeharra arratsaldeko lehen orduan gertatu da, Nafarroako udalerri horretan.
Larrialdi zerbitzuak, ezbeharra izan den lekuan. Irudia: EiTB
Larrialdi zerbitzuak, ezbeharra izan den lekuan. Irudia: EiTB

Pertsona bat hil da gaur Garesen (Nafarroa), auto batek harrapatuta.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:45 aldera gertatu da, herria zeharkatzen duen errepidean, eta oraindik ez dute hildakoaren nortasunaren inguruko daturik zabaldu.

Foruzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X