GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoñako biltegiari buruzko informazioa exijituko du Jaurlaritzak

Ingurugiro sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du hondakin nuklearren biltegiaren inguruko berririk izan, eta Madrilen ez dio gaiaren inguruan ezer kontsultatu.
Central de Garoña
Central de Garoña

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta Lurralde Politika sailburuak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Garoñan martxan jarri nahi duen hondakin nuklearren biltegiari buruzko informazio eskatuko diote Madrili lehenbailehen, orain arte, ez omen dute eta proiektu horren inguruko berririk izan. Gaiaren inguruan "ahotsa" izatea ere exijituko du Gasteizko Gobernuak.

10 urtez, Garoñan hondakin nuklearrak hartzeko 32 edukiontzi paratzeari oniritzia eman berri dio Ingurumen Ministerioak.  Espainiako Gobernuak ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena eman berri du, eta zabaltzeko lizentzia baino ez da falta. Estatuko Buletin Ofizialean urriaren 9an argitaratu zen ingurumen-inpaktuari buruzko txostena.

Ingurugiro sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du hondakin nuklearren biltegiaren inguruko berririk izan, eta Madrilek ez dio gaiaren inguruan ezer kontsultatu. Gasteiztik 40 kilometrora eta Arabako hainbat udalerritatik oso gertu dagoen azpiegitura izanda, Oregik uste du ezinbestekoa dela Jaurlaritzari proiektuari buruzko informazio xehea helaraztea.

"Dagokion organoaren erabakiak errespetatzen ditugu, baina Garoña dagoen lekuan egonda, Euskadik ere informazioa eta ahotsa izan beharko lituzkeela uste dugu", esan du sailburuak.

Eusko Jaurlaritzak Garoñako zentral nuklearra betiko ixteko jarrerari eutsiko diola nabarmendu du Oregik.

Arabako Foru Aldundiak, jada, iragarri du eskura dituen "neurri guztiak" hartuko dituela Garoñan hondakin nuklearren biltegia jar ez dezaten.

jar ez dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X