Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

55 ikaslek alokairu merkea ordainduko dute Bilbon, lan soziala egiteko

Ikasle horiek Alde Zaharrean eta Otxarkoagan biziko dira, eta, trukean, hainbat lan sozial egin beharko dituzte auzootan.
18:00 - 20:00
55 ikaslek alokairu merkea lortu dute, auzoan inplikatzearen truke

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Deustuko 55 ikaslek alokairu sinbolikoa ordainduko dute gaurtik Bilbon, udalaren 20 etxebizitzatan bizitzeagatik. Hori bai, trukean, lan sozialak eta komunitarioak egin beharko dituzte etxe horiek dauden auzoetan, hau da, Alde Zaharrean eta Otxarkoagan.

Udalak jakinarazi duenez, ikasleek 55 euroko alokairu "sinbolikoa" ordaindu beharko dute.

Ikasle horiek 26 urtekoak dira batez beste, eta % 70ek espainiar nazionalitatea dute. Gehienak (% 53) Zuzenbidea edo gizarte zientziak ikasten ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X