Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritar bakoitzak 21,88 euro xahutuko ditu Erregetako Loterian

Nafar bakoitzak, ostera, batez beste 13,78 euro gastatuko ditu soilik. Euskadin 47,9 milioi euro inguru salduko dituztela uste dute.
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

EAEko herritar bakoitzak batez beste 21,88 euro xahutuko ditu Erregetako Loterian. Estatuko herritarrek gastatuko dutena baino diru kopuru handiagoa da. Euskadin 47,9 milioi euro inguru salduko dituztela uste dute.

Konkretuki, estatuko loteria eta apustuen organismo nazionalaren arabera, Espainiako herritar bakoitzak batez beste 16,81 euro xahutuko ditu zozketan.

Erkidegoen artean, aurten gehien gastatuko duena Asturias izango dela ematen du, 25,19 euroko batezbestekoarekin, ondoren Gaztela eta Leon (25,08 euro), Valentzia (22,42 euro), Euskadi (21,88 euro), Errioxa (21,52 euro), Aragoi (21,03 euro), Kantabria (19,13 euro), Madril (17,77 euro), Gaztela-Mantxa (17,14 euro) eta Galizia (15,95 euro).

Ceutako (3,63 euro) eta Melillako (4,14 euro) herritarren gastua, aldiz, txikiena izango da. Gutxien xahutzen dutenen artean hurrenak Balear Uharteak (9,59 euro), Extremadura (11,37 euro), Andaluzia (12,73 euro), Katalunia (13,09 euro), Nafarroa (13,78 euro) eta Kanariar Uharteak (14 euro) dira.

Bestalde, loteria kopururik handiena Madrilen saltzea litekeena da (114,6 milioi euro), ondoren Valentzia (112,2 milioi euro), Andaluzia (106,9 milioi euro), Katalunia (98,4 milioi euro), Gaztela eta Leon (62,5 milioi euro), Euskadi (47,9 milioi euro), Galizia (43,8 milioi euro), Gaztela-Mantxa (35,6 milioi euro), Kanariar Uharteak (29,4 milioi euro) eta Murtzia (29,4 milioi euro).

Ceutan (308.200 euro) eta Melillan (350.000 euro), ostera, Erregetako Loteria kopururik txikiena salduko da. Zerrendan hurrenak Errioxa (6,8 milioi euro), Nafarroa (8,8 milioi euro), Balear Uharteak (10,5 milioi euro), Kantabria (11,2 milioi euro), Extremadura (12,5 milioi euro), Asturias (26,7 milioi euro) eta Aragoi (27,8 milioi euro) dira.

ioi euro) dira.

ioi euro) dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X