Donostia, 'The New York Times'-ek gomendatutako hiri onenen artean
'2016an bisitatzeko 52 leku'. Izenburu hori du The New York Times egunkariak gaur kaleratu duen artikuluak: bertan, mundu osoko 52 leku turistiko gomendatzen dira, bakoitzaren ezaugarriak nabarmenduz, 2016 urte honetan bisitatzeko, eta, beste behin, Donostia ageri da hedabide estatubatuarrak kaleratutako zerrenda batean.
Ingrid K. Williams bidaietan espezializatutako kazetari ezagunak sinatu du Donostiari buruzko aipamena. "Sukaldaritzaren paradisu" modura definitu du hiria, eta aipamen berezia egin dio urte honetan Donostiak izango duen kultur agendari, Europako kultur hiriburu dela eta ospakizunetan murgildutako urtea izango dela nabarmenduz. Bere lerroak ilustratzeko, portuaren argazki ikusgarri bat aukeratu du Williamsek.
Ez da The New York Times-ek Euskal Herria goratzen duen lehendabiziko aldia. Besteak beste, 2013ko urtarrilean Getaria eta Balenciaga Museoa aukeratu zituen turismoa egiteko toki gomendatuenen artean. Iazko apirilean, berriz, Donostiako Abuztuaren 31 kalea munduko kalerik onenen artean izendatu zuen.
Gaur kaleratutako zerrendan, Bordele (2. lekuan), Malta (3. lekuan) edota Turin bezalako hiri europarrak ere ageri dira. Mexiko Hiria da zerrendaburua.
zerrendaburua. zerrendaburua. zerrendaburua. zerrendaburua.Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko