Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Absolbitu egin dute, bortxaketa bat egotzita 12 urte preso egin ostean

DNA probek erakutsi dute bortxatzailea Erresuma Batuan hilketa bat eta hainbat sexu-eraso leporatuta preso dagoen gizonezko bat izan zela.

Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Liberto Van Der Dussen nederlandarrari bortxaketa bat egotzita ezarri zioten zigorra, kartzelan preso 12 urte egin eta gero, DNA probek errugabea dela erakutsi dutelako.

Gorenak azaroan onartu zuen presoaren defentsak sexu-eraso batzuk direla eta ezarritako zigorraren aurrean aurkeztutako helegitea.

Erasoaren biktimek delituaren egiletzat jo zuten Van Der Dussen, baina DNA probek erakutsi dute bortxatzailea Mark Phillip Dixie dela, hilketa bat eta hainbat sexu-eraso egitea egotzita Erresuma Batuan preso dagoen gizonezkoa. Bi gizonezko horiek antz handia omen dute, eta horrek eragin omen zuen nahastea.

Hori horrela, Gorenak baliorik gabe utzi du Van Der Dusseni ezarritako sei urteko kartzela-zigorra, baina ez beste bi erasorengatik ezarritakoak. Guztira, 15 urteko espetxealdia ezarri zioten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X