Ez da inor zauritu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lur-jausi batek zenbait ibilgailu harrapatu ditu Mendaron

Lur-jausia "handia" izan da, eta, horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Lur-jausi batek zenbait ibilgailu harrapatu ditu AP-8 autobidean, Mendaro (Gipuzkoa) parean, baina ez da inor zauritu.

Istripua 21:20an gertatu da, Irunerako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lur-jausia "handia" izan da, eta, horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X