Udaltzaingoak 800 litro alkohol atzeman ditu Algortan
Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoak, operatibo polizial batean, 800 litro alkohol konfiskatu dizkie adingabeei Algortako (Getxo) inauterietan, Udalak ohar baten bidez informatu duenez.
Poliziak Arrigunaga-Bidezabalgo hondartzan eta metroko irteeretan ezarri zuen operatiboa, larunbateko 16:00etatik igandeko 05:00ak arte. Sare sozialen bidez hainbat gaztek ‘kedada’ bat antolatu zutela jakin zutelako bertaratu ziren agenteak.
Operatibo horretan, Udaltzaingoak hiru akta ireki zituen adingabeei alkohola saltzeagatik, eta lau ostatu salatu zituen itxiera ordutegia ez betetzeagatik.
Bi adingabe ere artatu zituzten, bat erori egin zelako, eta, bestea, intoxikazio etiliko txiki batengatik. Gazteak osasun zentro batera eraman zituzten.
Igandeko 00:30ean, agenteek adingabe bat atxilotu zuten, telefono bat lapurtzen saiatzea egotzita. Gurasoen esku utzi eta gero, Adingabeen Fiskaltza arduratuko da kasuaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak