Elurraren ondotik, zeroz azpiko tenperaturak
Azken bi egunetan maila baxuan elurra egin ondoren, izotza eta zeroz azpiko tenperaturak izango dira datozen egunotan protagonista. Euskalmetek datozen egunetarako egin duen iragarpena kontuan hartuta, abisu horia ezarri du asteazkenerako Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Gipuzkoako kostaldean eta barnealdean. Ostegunerako, berriz, elurragatik ezarri du abisu horia, 500-600 metroan botako baitu.
Elur denboraleak ez du aparteko arazorik sortu goizean. 12:00etan, Arabako Herrera mendatea bakarrik zegoen itxita, eta ibilgailuen joan-etorria ohikoa zen gainerakoetan. Dena dela, hainbat mendatetan kontuz ibiltzeko gomendatu du Segurtasun Sailak, bidean elurra eta izotza baitago.
Iragarpenaren arabera, prezipitazio gutxi izango dira asteartean, eta arratsalderako zerua oskarbi egongo da. Asteazkenean, aldiz, hotza izango da nagusi. Gasteizen zeroz azpitik lau graduko minimoak espero ditu Euskalmetek, eta kostaldean, Donostian, esaterako, 0 ºC ingurukoak. Hori horrela, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik abisu horia ezarri du Jaurlaritzak gauerditik 10:00ak arte. Arratsaldean, hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke gauean euri pixka bat egitea; elurra egingo du 1.000 metro ingurutik gora.
Ostegunean, elur maila gehiago jaitsiko da. Giro desatsegina izango dan nagusi: zaparradak, txingorra eta tenperatura hotzak espero dira (Gasteizen -5 ºC-koak, berriro ere). Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du egun horretarako. Euskalmeten arabera, elur maila 800-1.000 metroan egongo da goizaldean, baina goizean 500-600 metroan kokatuko da, eta elur geruzak 5 cm-ko lodiera hartuko du.
Joera bada ere, ostiralean elur kontuekin jarraitzea espero du Euskal Meteorologia Agentziak. Goizean 300-500 metroan botako du.
Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek neguko errepide plana jarri dute abian. Araban, elurra kentzeko 13 makina eta 39 behargin dituzte lanean. Bizkaian, 18 makina dituzte errepideak garbitzen, baina gehiago prestatu dituzte eguraldiak okerrera egingo duelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.
Kobre lapurretek 176 hilobi kaltetu dituzte Errenteriako hilerrian
Gurutzeak, argazkietako markoak eta bestelako apaingarriak… errotik atera dituzte Errenteriako hilerrian. Azken hilabetean bitan gertatu dira lapurretak eta gaurkoan 4 salaketa daude oraingoz. Udalaren arabera, nahiko bideratuta dago kasua eta datozen egunetan guztia argitzea espero dute.
Osasun Publikoak esku hartu du Eibarko taberna batean tortillen kontsumoarekin lotutako salmonelosi-agerraldi baten aurrean
Detektatutako 29 kasuetatik 25ek osasun-arreta behar izan zuten, eta bederatzi ospitaleratu egin zituzten. Guztiek alta jaso dute jada. Kutsatutako arrautzak Aragoiko ustiategi batekoak dira.
Euskal Herriko urtegien % 48,8 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken 20 urteetako batezbestekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da.
Hondarribiko Alarde tradizionalak "jarrerak polarizatzea eta herritarrak haserretzea" leporatu dio Udalari
HAOSE elkarteak dio otsailean utzi zuela konponbidea bilatzea helburu zuen prozesua, "gardentasun faltagatik eta prozesuarekiko leialtasun faltagatik", eta uste du Udalak orain argitaratutako komunikatuaren helburua dela alarde ez parekidearen defendatzaileak "deslegitimizatzea".
Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra
Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura.
Patata-tortilla usaina eta festa giroa Bilbon, Aste Nagusiaren laugarren egunean
Gaur goizean, Areatzako patata-tortilla lehiaketak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; herritar eta konpartsakideak zartagina eskuan aritu dira euren trebezia erakusten. Gainera, eguerdian, ohikoa den moduan, bilbainadak entzun dira Pergolan, Los Chimberos taldearen eskutik.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.