Txinara eraman nahi zituzten 43 kilo angula atzeman dituzte Loiun
Guardia Zibileko eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziako agenteek Shanghaira (Txina) bidali nahi zituzten 43 kilo angula antzeman dituzte Bilboko aireportuan.
Angulak bi txinatarrek zeramatzaten bost maletatan zeuden, urez betetako 12 poltsatan. Horrez gain, izotzaz eta gatzez betetako plastikozko bi botila ere aurkitu dituzte, helmugara heldu bitartean aingira-kumeak bizirik iraun zezaten.
Otsailaren 19an eta 22an egindako miaketatan aurkitu zituzten angulak Bilboko aireportuan lan egiten duten Guardia Zibilaren agenteek.
Loiura (Bizkaia) Paristik heldu zen hegaldi bateko ekipajea aztertzeko lau maleta ireki ondoren egin zuten lehen aurkikuntza. Urez eta angulaz betetako 12 poltsa topatu zituzten maleta bakoitzean. Guztira 34,3 kilo angula atzeman zituzten.
Shanghaira joateko asmoa zuten bi txinatar ziren maleta horien jabeak. Bilbon Pariserako hegaldia hartu, baina Frantzian Txinara zihoan lotura galdu zuten; hortaz, Bilbora itzuli ziren merkantziarekin.
Aduanako agintariek kontrabandoko delitua egotzi zieten bi txinatarrei.
Lau egun geroago, otsailaren 22an, aipatutako txinatarrena zen bosgarren maleta bat heldu zen Bilboko aireportura, galdutako ekipaje gisa. Maleta ireki zutenean, beste 12 poltsa aurkitu zituzten, eta 8,64 kilo angula barruan. Hortaz, guztira 43 kilo angula atzeman zituzten.
Berreskuratutako angulak Donostiako Aquariumera eraman zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
48 ordu Espainia erdialdean sua geldiarazteko, beste bero bolada bat iritsi aurretik
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira jada.
Vall d'Uixoko suteek 8.500 hektareak erre dituzte jada, baina egoerak hobera egin dezake gauean
Goizean ezin izan dituzte aire bidezko baliabideak erabili keagatik. "Gauari begira, aurreikuspen meteorologiko nahiko onekin iritsiko gara, mendebaldeko haize nahiko leunarekin, eta horri esker lan egin ahal izango dugu", azaldu du du zuzendari operatiboak.
Polemika piztu dute Palmako masifikazio turistikoaren aurkako manifestazioaren ondorengo kargek
Polizia Nazionalak gogor kargatu zuen Palman igandean, masifikazio turistikoaren aurkako protestaren ondoren. Talde bortitzei erantzun gisa justifikatu du Poliziak bere burua baina Espainiako Gobernuko ordezkariak zalantzan jarri du jokabidea. Zaurituen artean Xavier Hurtado fotokazetaria dago eta Balearetako Kazetarien sindikatuak babes osoa eman dio.
Donostiako Aste Nagusiak 416 jarduera izango ditu hiriko 30 gunetan banatuta
Donostia prest dago zortzi eguneko festari hasiera emateko. Abuztuaren 8tik 15era ospatuko dute Aste Nagusia, programa zabal batekin, eta, gainera, bitxikeria bat ere kontuan izango dute aurtengo jaietan: abuztuaren 12an izango den eklipsea.
El Bocal auziko epaileak atzeratu egin du Dragados enpresako ordezkariaren deklarazioa
Perituen azalpenak entzun ondotik erabaki zuen instrukzio epaileak enpresa kontratistako lege arduraduna ere deklaratzera deitzea, ikertu gisa.
Bi emakume zauritu dira Alesbesen trafiko-istripuz
12:36 inguruan izan da ezbeharra, NA-660 errepidean. Zauritutako bi emakumeak, 85 eta 31 urtekoak, Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte.
Behin-behinean espetxean jarraituko du sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik ikertzen ari diren gizonak
Autoan, epaileak berretsi du biktimak konortea erdi galduta zuela sexu-erasoa egin ziotenean. Deklarazioan, akusatuak esan zuen emakumeak baimendutako sexu-harremana izan zela.
Behin-behinean aske utzi dute Tuteran sexu eraso bat egitea egotzita atxilotutako mutila
Larunbat gauean izan zen erasoa Tuteran eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Gipuzkoako umeen eta nerabeen bizimodu gogobetetasun indizea 9,1 puntukoa da
Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan aurkeztu duen ZmZ ikerketak haurren eta nerabeen ongizateari buruzko pertzepzioa jaso du, eta lurraldeko aisialdi hezitzaileko zerbitzu publikoak hobetzeko erabiliko da.
Albiste izango dira: suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.