Albiste da
Basauri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutiko bat zauritu da, metroko eskaileretan hatzak harrapatuta

Umearen atzamarrak harrapatuta geratu dira eskailera mekanikoetan, eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina teknikariek askatu behar izan dute azkenean.

Sei urteko mutiko bat zauritu da astearte arratsaldean Arizko (Basauri) metroko geltokian, atzamarrak harrapatuta geratu baitzaizkio eskailera mekanikoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:20an jazo da. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina azkenean teknikariek askatu behar izan dute haurra, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X