Gazte bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egotzita
18 urteko gazte bat atxilotu dute gaur Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta paseatzen zuen txakurrari ostikoa emateagatik.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erasoa goizaldeko ordu batak aldera gertatu da, Gasteizko Alde Zaharreko Correria kalean.
Ustezko erasotzaileak, bat-batean, txakurrari ostikada jo dio eta emakumeak errieta egin dio horrengatik.
Gazteak emakumea inmobilizatu du eta ukipenak egiten hasi da frakak jeisten saiatzen zen bitartean. Hala ere, emakumeak ihes egitea lortu du eta bere etxeraino heldu da. Bertan, senarraren laguntza lortu du.
Ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu da, baina laster atxilotu dute udaltzaingoek. Bien bitartean, emakumea ospitalera eraman dute.