PERTSONA DESAGERTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak EAEn desagertutako pertsonen % 96 aurkitu ditu

2015ean, 4.121 pertsona desagertu ziren EAEn, eta dagoeneko 1.642 desagertu dira aurten, Ertzaintzaren datuen arabera.
Donostia hilketa Ertzaintza
Ertzaintzaren artxiboko argazkia. EiTB.

Ertzaintzak lau mila desagerpen baino gehiago ikertzen ditu urtero, eta EAEn desagertzen diren pertsonen % 96 aurkitzen ditu.

Itxuraz Arrazoirik gabe Desagertutako Pertsonei buruzko V. Topaketa Teknikoan eman dituzte datuok, gaur, Arrigorriagan (Bizkaia).

2015ean, 4.121 pertsona desagertu ziren EAEn, eta dagoeneko 1.642 lagun desagertu dira aurten, Ertzaintzaren datuen arabera.

Desagertzeen eta desagertutakoen kopuruak ez datoz bat, Ertzaintzak ohartarazi duenez, pertsona asko (% 30 inguru) behin baino gehiagotan desagertzen baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X