Gipuzkoa Zutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erraustegiaren kontrako dinamikari eutsiko diote, eperik gabe

Erraustegiaren kontrako protesta baketsua "kriminalizatu" egin nahi dutela salatu du Gipuzkoa Zutik ekimenak.
18:00 - 20:00
Erraustegiaren aurkako kanpaldiak ez du amaiera egunik

Gipuzkoo Zutik ekimenak iragarri du erraustegiaren kontrako dinamikari eperik gabe eutsiko diotela, eta Donostiako Gipuzkoa plazako kanpalekuan jarraituko dutela berretsi du.

Goizean, bigarren aldiz jarraian sartu da Ertzaintza Gipuzkoa plazan, eta protestan parte hartzen ari ziren bi gazte atxilotu ditu. Polizia-etxera eraman, eta, identifikatu eta gero, aske utzi dituzte. Alabaina, epaiketa azkarra egingo diete biei.

Erraustegiaren kontrako protesta baketsua “kriminalizatu” egin nahi dutela salatu du Gipuzkoa Zutik ekimenak.

Hala ere, mugimendu horretako kideek erraustegiaren kontrako mobilizazioekin jarraitzeko asmo irmoa erakutsi dute, eta datozen egunetan atxikimendu gehiago espero dituztela esan dute.

Arratsaldean, manifestazio jendetsua egin dute Donostiako kale nagusietan barrena, erraustegiak osasunarentzat dituen arriskuez ohartaraziz.

ez ohartaraziz.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X