Erraustegien 'arriskuak' ikertzeko eskatu dute EH Bilduk eta Podemosek
Erraustegiek "giza osasunean eta ingurumenean" sor ditzaketen "kalteak eta arriskuak" aztertzeko batzordea eratzeko eskatu dute gaur EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituzten taldeek.
Xabier Olano eta Juantxo Iturria EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren bozeramaileek prentsaurrekoan aurkeztu dute ekimena, bi alderdi horiek Ingurumen Batzordean dituzten kideekin batera (Iban Asenjo eta Ione Cisneros). Horien esanetan, ekainean egingo da Batzar Nagusietan batzorde horren inguruko eztabaida.
"Hondakinen erraustegi plantek gizakien osasunean dituzten arriskuen" inguruko txostena aurkeztu zuten asteartean Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) eta Rivas Vaciamadrid herriko 'Rivas Aire Limpio' elkarteak, eta horiek oinarri hartuta aurkeztu dute EH Bilduk eta Podemosek eskaera.
OEITk emandako datuen arabera, erraustegi bat gertu edukitzeak % 230 areagotzen ditu erbi-ezpainen kasuak, % 55 giltzurrun malformazioen kopurua, eta, oro har, minbizia kasuak (% 29, gibelekoa; % 14, biriketakoa; % 84, pleurakoa, eta % 24, behazunekoa).
Xabier Olano EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren proiektua "biziberritu" zuenetik asko "ugaritu" dira instalazio honen kontrako mobilizazioak. "Atzo bertan, kezka horren adibide bat ikusi genuen. Gipuzkoako hainbat herritako milaka bizilagunek euren eskuak lotu zituzten Onkologikoa eta Foru Jauregiaren artean giza katea egiteko. Eskaera argia zuten: erraustegia gelditzea", esan du. Olanoren ustez, Foru Aldundiak "ezin du ezikusiarena egin".
Txostenen datu "kezkagarriak" eta mobilizazioak kontuan hartuta, eta ikerketa batzordearen ondorioak esku artean izan arte, "Zubietako erraustegiaren izapide guztiak gelditzeko" eskatu dute. "Proiektu honen inguruan eztabaidatu behar dugu, zalantzak argitu. Hori egin bitartean, badaezpadako printzipioa ezarri behar da. Osasunak kezkatzen gaitu. Oraindik garaiz gabiltza. Orain egiten ez badugu, gero agian beranduegi izango da askorentzat", nabarmendu du EH Bilduko bozeramaileak.
Protesta Gipuzkoa Plazan
Bien bitartean, dozenaka pertsonak Donostiako Gipuzkoa Plazan eman dute gaua, erraustegiaren kontra eta beste eredu jasangarriago baten alde.

Gipuzkoa Zutik plataformak deituta, 200 bat lagun bildu ziren igande arratsaldean Gipuzkoako hiriburuko plaza horretan, eta iluntzean, gaua bertan igarotzea erabaki zuten dozenaka pertsonak.
19:00etan, beste batzar bat egingo dute, protestarekin nola jarraitu behar duten erabakitzeko.
Errausketaren aurkako Mugimenduak antolatuta, eta hainbat alderdik, sindikatuk eta talde ekologistak babestuta, giza kate jendetsua egin zuten atzo eguerdian. Donostiako Onkologikoan hasita, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean amaitu zuten bost kilometroko katea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan erraustegia egiteko erabakia hartu zuenetik, hamaika mobilizazio antolatu dituzte; azkena, bart gauekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.