Leioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi dira jada EHUko tuberkulosi agerraldiak kutsatutakoak

Horietako bost unibertsitateko ikasleak dira, beste kutsatuen “lagunak edo ezagunak”.
EHUren Leioako kanpusa.
EHUren Leioako kanpusa. Argazkia: EiTB

EHUren Leioako campusean atzemandako tuberkulosi agerraldiaren ondorioz kutsatu diren pertsonak zazpi dira dagoeneko; zentroko ikasleak dira horietako bost, eta beste biak, kutsatutako horien "lagunak edo ezagunak".

Miren Dorronsoro Osasun Publikorako zuzendariak eta Enrique Peiro Osasun Publikorako Programen koordinatzaileak abian jarri dituzten protokoloak eta ekintzak azaldu dituzte Gasteizen emandako prentsaurrekoan.

Kutsatutako ikasleak hiru zirela zabaldu zuten hasiera batean, baina beste bi kasu atzeman dituzte 67 ikasleko gela batean; beraz, "ikasgela horretako agerraldian bost kasu zenbatu dira".

Bestalde, lehenengo kutsatuaren erresidentzian bizi ziren 28 ikasleei egindako azterketek negatibo eman omen dute.

Hala ere, ikasgelatik kanpo egindako azterketetan, familian eta lagun taldean, beste bi kasu atzeman dituzte: "lagun bat eta ezagun bat".

Hori horrela, agerraldiarekin lotutako kutsatuak zazpi dira dagoeneko, eta, kasuak agertu ahala, azterketa gehiago egiten jarraitu dute.

Osakidetzak azpimarratu du Osasun Kontseiluaren telefonoak herritarren deiak jasotzeko prest dituztela jada Bizkaian (944203020), Araban (945203020) eta Gipuzkoan (943203020).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X